Bizkaiko Basogintza Elkartetik udako baso-suteek sortzen dituzten arazoek kezkatzen gaituzte eta kaltetu guztiei elkartasuna adierazten diegu.
Bizkaian suteen eragina oso txikia bada ere, zuhur jokatu behar dugu, gure eremu fitoklimatikoan arrisku handiena udazkenean eta neguan baitago, landaredia askoz ere lehorrago dagoelako eta hego-haizeak tenperatura nabarmen igotzen duelako.
Bestalde, argi dago prebentzioa ezinbestekoa dela suteen aurka borrokatzeko; horregatik, jabetza pribatuak baso-azaleraren % 75 kudeatzen duen lurralde batean, baso-jabea animatu, lagundu, motibatu eta balioetsi behar dugu.
KUDEATZEA AURREIKUSTEA da.
