
Bizkaiko Basogintza Elkarteak zuhaiztiak zutik tasatu eta kubikatzeko ikastaroa ematen laguntzen jarraitzen du. Ikastaro hori gaindituz gero, tasatzaile ofizialaren titulua lortu ahal izango da.
Ikastaroaren helburua zuhaitzak neurtzeko eta datuak tratatzeko dauden sistemak ezagutzea da, egurra indarrean dagoen araudiaren arabera kubikatzeko.
7 orduko ikastaro hau azaroaren 26an emango da, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
LEKUA: Lezama – Bizkaia (Garaioltza Auzoa 23)
DATA: AZAROAK 26
ORDUTEGIA: 9:00-13:00 eta 15:00-18:00
IRAKASLEA: Ikastaroa Eduardo Rodriguez (Bizkaiako Basaogintza Elkartea) eta Alejandro Cantero (HAZI) emango dute.
PROGRAMA
- Euskadin indarrean dagoen zurezko kubikazioei eta tasatzaile-txartelari buruzko araudia.
- Zutik kubikatzeko eta zura sailkatzeko egungo metodoak.
- Zutikako kubikaziorako eta zura sailkatzeko egungo tresnak, kubikazio ekuazioak, baso tasaziorako programa eta Cubitor programa excel orrietarako.
- Tasazioa pinudian
Pinudian tasatzeko, funtsezkoa da parte-hartzaile bakoitzak honako neurketa tresnak eramatea: zinta metrikoa, fortzipula eta hipsometroa.
IZENA EMATEKO
Gure web gunean izena emateko, zure ikasle kontuan alta eman beharko dozu; hura hasi baino egun batzuk lehenago bertaratze-baieztapena eskatuko zaizu, eta 36€ko matrikula ordaindu beharko dozu, ezarri dogun ordainketa pasabide berriaren bidez. Arazoren bat bazenu bidali mezu bat [email protected]s helbidera
