Markina-Xemeingo Udalak eta Learte-Artibai Landa Garapen Agentziak antolatuta, larunbat honetan, otsailaren 11n, Landare Azoka ospatuko da Markina-Xemeinen.
Herriaren erdialdeko Pradon kokatuta, 10:00etatik 14:30era, landareen postuak, bertako ekoizleen produktuak eta artisauen postuak egongo dira. Egun berean, Hemen Be Bai elkarteko azoka ere egingo da bertan. Leku hauek Pradon ere kokatuko dira, 09:30etik 14:30era.
Egun horren harira, erakundeak Basoa Fundazioko zuzendari tekniko Aitor Onaindiaren hitzaldia antolatu du. Basoberritze lanak eta zuhaitz espezie ezberdinen ezaugarriak eta aukerak aztertuko dira.

