2020an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko toki entitateei emandako laguntzek Natura Ondareari eta Klima Aldaketari zuzendutako ekintzak sustatu zituzten.
Berrizko Udalak, Basoa Fundazioarekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, bi ataletara zuzendutako ekimenak aurkeztu eta onartu ziren. Batetik, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, Legaño eremuan kokatutako lurretan natura-ondarea hobetzeko ekintzak egin ditu. Bestalde, Basoa Fundazioaren lankidetzarekin, Oiz mendiaren magaleko eremuan Klima Aldaketa saihesteko eta Natura Ondarea hobetzeko ekintzak burutu ditu.
Proiektu honen lanak pagadi eta hariztietan, errebollaretan, birsortutako baso misto naturaletan eta ibai ondoko haltzadietan egin dira.
Urriaren 25ean, 18:30ean, Berrizko kultur etxean, proiektu hauen lana azaltzeko jardunaldia egingo da.
Zatoz, ez zara damutuko!