Next Generation programaren esparruan, HAZIren baso-eremutik bi proiektu berritzaile garatu dira, alde batetik, baso-lanei aplikatutako exoeskeletoen erabileran zentratuta, eta, bestetik, erretxina-jardueraren aprobetxamenduan, ehundura zirkularraren metodo berritzailearekin.
Datorren maiatzaren 21ean jardunaldi tekniko bat antolatu da Zamudioko Parke Teknologikoan. Bertan, bi proiektuen aurrerapenak, emaitzak eta ondorio nagusiak aurkeztuko dira, bai eta EAEko basogintza-sektorean aplikatzeko potentziala ere.
Antolakuntza arrazoiak direla eta, maiatzaren 18a baino lehen eman behar da izena.
