Hautagai alternatiborik ez da aurkeztu lehendakari eta idazkari karguetarako
2026ko maiatzaren 4an lehendakari eta idazkari karguetarako hautagaitzak aurkezteko epea amaitu da, eta Gipuzkoako Baso Elkartearen Estatutuetan ezarritakoarekin bat etorriz, adierazten da ez dela hautagaitza alternatiborik aurkeztu.
Ondorioz, gaur egun kargu horiek betetzen dituzten pertsonak dira hautagai bakarrak, eta horien jarraipena berretsiko da datorren maiatzaren 23an Azpeitiko Soreasu zineman egingo den XLI Ohiko Batzar Orokorrean, gai-zerrenda honekin:
1.- Azken Batzar Orokorraren Akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea.
2.- 2025ean egindako jarduerak.
3.- Balantze ekonomikoa.
4.- Zuzendaritza-kargu berriak hautatzea (lehendakaria eta idazkaria).
5.- Elkarteko lehendakariaren txostena.
6.- Galde-eskeak.
Ohiko Batzar Orokorra 10:30ean deitu da lehen deialdian eta 11:00etan bigarren deialdian. Batzarral Orokorrak eskualdeko ordezkarien karguak ere berretsi beharko ditu.
Zuzendaritza Batzordea eta Batzarrean berretsi beharreko karguak
- Presidentea: Julian Unanue (Batzarrean berresteko zain)
- Lehendakariordea: Jon Mikel Murua.
- Idazkaria: Ane Urkiola (Batzarrean berresteko zain)
- Diruzaina: Jone Maioz
- Tolosaldeko ordezkaria: Jabier Olaetxea
- Beterriko ordezkaria: Nekane Amondarain (berresteko zain)
- Urola Kostako ordezkaria: Elena Errasti (berresteko zain)
- Debagoieneko ordezkaria: Hautagairik gabe
- Goierriko ordezkaria: Presen Lasa (berresteko zain)
- Debabarreneko ordezkaria: Jesus Badiola (berresteko zain)
- 35 hektarea baino gehiagoko ordezkaria: Andoni Altuna (berresteke)
