2025eko ekitaldian Orkatzek eta Oreinek zuen landaketetan eragindako kalteak jakinarazi zenituzten eta 2026ko uztailaren 27an argitaratutako 74/2026 Foru Dekretuan ezarritakoa betetzen duzuen jabeok 2026ko irailaren 9a baino lehen eska dezakezue dagokion laguntza.
Eskabideak aurrez aurre egin ahal izango dituzue Herritarren Arretarako Bulegoetan (Gertu) edo erregistro-bulegoetan, edo telematikoki, egoitza elektronikoan horretarako ezarritako formularioaren bidez.
Zalantzarik edo argibiderik izanez gero, 94 456 6212 edo 94 456 63 62 Elkartearen telefonoetara deitu.
