Bizkaiko Foru Aldundiak orkatzek baso-landaketetan eragindako kalteak arintzeko zuzeneko laguntzak ezartzen dituen Dekretua argitaratu du.
2023ko abuztuaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra arte izandako kalteak estaltzen dira.
Zuzeneko emakidaren araubidean ematen diren laguntzak dira, eta espedienteak Natura Ingurune eta Nekazaritza Saileko Abeltzaintza Zerbitzuak izapidetzen ditu, kalteen jakinarazpenean jasotako informazioa kontuan hartuta, besteak beste.
Laguntzen oinarriak eta pertsona edo erakunde onuradunen behin-behineko zerrenda jasotzen dituen Dekretua erantsi da.
Aipatutako daten artean orkatzak kalteak izan dituela jakinarazi baduzue, zerrenda berrikustea gomendatzen da, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 10 eguneko alegazio-aldia irekita baitago.
