Bizkaiko Basozainen Elkarteak hurbileko aholkularitzan jarraitzen du.
Zentzu honetan, astelehenetik, 2023ko urriaren 30etik aurrera, eskualdeko bulego berria irekiko da Orozkoko Udalean. Orozkoko Agirre Lehendakari Plaza 8-behean dago (48 410) eta astelehenetan, 15 egunez behin, 08:30etik 14:00etara bertaratuko da, eskaeraren arabera zabaltzeko aukerarekin. .
Elkarteak eskaintzen duen zerbitzu berri hau zuentzako interesgarria izatea espero dugu.
