BMA proiektuaren lan ildoetako bat karbono xurgaketa aztertzeko tresnak hobetzea izan da. Horra heltzeko bidean, partzela ekohidrologikoa ezarri da Berriatuako (Bizkaia) BMA batean.
Horretan jardun dute Berriatuako Goikolau Kultur Elkarteko kideak, Basoa Fundazioko teknikariak eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko ikerlariak elkar batuta. Basoa eta uraren arteko harremana neurtzen du partzela ekohidrologiko batek. Ondorioz, honekin lotutako bestelako prozesuen garapena ere neurtzeko balio du (adibidez karbono xurgapenarena). Horretarako, BMA batean sentzore desberdinak ezartzea, hauentzako indar bilketa eta banaketa egitea eta seinalearen bidalketa gaitzea izan dira helburu.
Dagoeneko eskuragarri duzue atal honetako burututakoei buruzko bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=CcwMbhNZZWg
Jakin dezazuela, gizarteak baso mota hauei buruz eta berauen inguruan dituen uste eta eritsiak jasotzeko inkesta burutzen gabiltzala. Konkretuki, orotariko jendeari zuzendutako inkesta bat dugu prest. Oso ondo etorriko litzaiguke berau bete eta zure eritsia luzatuko bazenigu. Mesedez, oraindik egin ez baduzu, sar zaitez honako esteka honetan eta bete ezazu inkesta zure uste eta eritsiekin, asko eskertuko dizugu: https://forms.gle/MTnBQsqqqsfobBWT8
