
Basogintzan ondo dakigu gure mendietako baldintzak oso azkar alda daitezkeela. Eta badakigu uda iristean eta tenperaturak gora egitean baso-suteak izateko arriskua areagotu egiten dela, bereziki bero handia, hezetasun txikia eta haizea dagoenean. Une kritiko horietan, denbora errealeko informazioa da gure prebentzio-tresnarik onena.
