
Basoa fundazioan ziklo berri bat hasiko dugu.
Azken 3 urteotan Basoa fundazioko patronatuko presidente giza jardun duen Juan Ramon Muruak, kargua utzi berri du. Urte azkoan izan da Juan Ramon gure alboan, Basoa Fundazioa 2003an sortu zenetik bertatik. Oso pozik eta gustora gaude Juan Ramonek urte guzti hauetan izan duen adeitasun eta eskaini dizkigun ekarpenekin. Horregaitik, oroigarria eskaintzeaz gain, Ohorezko Patroi ere izendatu nahi izan dugu.
Ordezko giza, hau da, Basoa fundazioaren presidente berri giza, Peio Goikoetxea datorkigu. Gipuzkoako baso jabe eta indar handiz datorkigun “basozale” bikaina izango dugu presidente karguan. Urte askoan finantza eta kontabilitate munduan lanean jarduna izanik, lehen egunetik bertatik jaso ahal izan dugu bere ekarpen aberatzen bultzada. Berrikuntza eta oparotasuna ekarriko dizkigulakoan gaude.
