Análysis

2030ERAKO BIOANIZTASUNAREN EUROPAKO ESTRATEGIA - Euskal Autonomia Erkidegoko baso-kudeaketatik begirada

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1992an antolatutako Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenean, honela definitu zen Bioaniztasuna: lurreko eta itsasoko ekosistemak eta uretako beste sistema batzuk barne, edozein iturritako organismo bizien aldakortasuna eta parte hartzen duten konplexu ekologikoak.

Hala, a priori, kontzeptu ulerterraza da: bizitzak azaltzeko eta antolatzeko erabiltzen duen formen aniztasun izugarria. Balio kuantitatibo gisa agertzen da gainera (ukigarria eta neurgarria).

Beraz, ekosistema jakin bati, baso bati, aplikatuko bagenio, ekosistema horretan bizi diren izaki bizidunen multzoa bezain sinplea litzateke. Baina kuantifikatzeko gai gara? Ez. Eta haien fluxuak eta elkarreraginak aztertzeko gai? Ezta. Izaki posibleen mugagabetasunak eta haien elkarrekintza eta mugimendu etengabeak, praktikan, kontzeptu abstraktu eta etereo bihurtzen dute.

Erabat ezezaguna da munduko populazioaren zati handi batentzat. Askorentzat, kontu akademiko edo gure eguneroko bizitzatik kanpokoa dela dirudi. Baina, mundu akademiko horretan ere, zaila da haren dimentsio eta tamaina osoan sakontzea.

Batetik, espezie barruko aniztasuna dugu (Gil 2020), organismo bakoitzaren kode genetikoaren osagaiak eta izaki horiek populazio baten barruan eta espezie bereko populazioen artean duten aniztasuna biltzen dituena. Aniztasun mota horren balio handiak, era guztietako aldaketetara egokitzeko aukera ematen du, aldaketa klimatikoetara, edafikoetara edo izurriteak eta gaixotasunak agertzean sortutako aldaketetara. Oso garrantzitsua da.

Zuhaitzetan da ohikoa aniztasun mota horren tasa handia, organismo oso zaharrak baitira, duela 400 milioi urte baino gehiago sortuak, eta, ondorioz, etengabe aldaera genetiko berriak sortzen jardun dutenak oso epe luzean zehar.

Zuhaitzen barruan, ugaltze-estrategia anemofiloko (loreak haizearekin polinizatzen zaizkienak) eta alogamoko (elkartzen diren gametoak, genotipo desberdineko indibiduoetatik datorzkien ernalketa-sistema) espezieek osatzen dute bereziki. Zuhaitz-espezie horiek eremu zabaletan banatzen dira, ingurumen-aldaketa nabarmenekin, eta populazioen artean fluxu genetiko garrantzitsuaz (haizearen ibilbide luzeak eraginda). Fluxu genetiko horrek isolamendua zailtzen du eta, ondorioz, ez da espezie berririk bereizten, espezie barnean baizik. Fluxu handi horri esker, indibiduoen arteko elkarrekintza-kopurua maximo teorikora hurbiltzen da, eta, beraz, konektagarritasun handia dute. Konektagarritasun horren ondorioz, sistema egonkorragoak dira.

Europan, espezie barneko aniztasun-mota horren tasa handia duten adibide argiak dira haritzek (eta Quercus generoko espezie-sorta osoak), pagoek, gaztainondoek, urkiek, izeiek eta pinuek osatzen dituzten basoak. Oso ohikoak eta zabalduak guztiak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) historian zehar ekarritako pinu radiata eta douglas izeia, edo berrikiago, Cryptomeria japonica edo Sequoia sempervirens ekarri berriak ere badiren moduan

Pagadi

Hala ere, haren ikerketak indibiduo-kopuru handi baten azterketa genetikoa eskatzen duenez, haren ezagutza (denboran eta dirutan) garestia da. Bestalde, gizabanakoen arteko konektagarritasuna zenbatesteko, sistema bateko organismoen arteko elkarrekintza guztiak ulertu behar dira, eta, beraz, lan neketsu, konplexu eta garesti bezala ageri da berriro. Ondorioz, aldaketa globalaren aurreko egokitze-gaitasunaren aldetik aniztasun mota oso garrantzitsua izan arren, ia aztertu ez den eta gutxi ezagutzen den aldagaia da. Horregatik, autoreak “ikusten ez den aniztasuna” deitzen dio.

Baina populazioa, gure kasuan Basoa, osatzen duten organismoak ez dira beti mota berekoak izango. Izan ere, basoaren osaeran, ohikoena, neurri handiago edo txikiagoan bada ere, zenbait zuhaitz mota agertzea da. Beste dibertsitate mota batetaz ari gara, espeziena. Ezaugarri komunak dituzten izaki bizidunak biltzen ditu, baina beste talde txikiago batzuk (azpiespezieak) edo zabalagoak (generoak edo familiak) ere hartzen dituelarik.

Forest Europe erakundearen datuen arabera, Europako baso-azaleraren %68 bi espezie edo gehiago dituzten basoek osatzen dute, eta gainerako %32k bakarrik du espezie bakarra. Gainera, azken 15 urteetan, zuhaitz mota desberdinak nahastuta eratutako baso horien azalera %0,6 handitzeko joera izan da.

Gertatzen dena, masa bateko zuhaitz nagusiek argiaren adiera txikia dutenean (iragazkortasun handia) oso erraza dela haren estalki argiaren azpian beste espezie belarkara, zuhaixka eta zuhaitz multzo handi batek aurrera egitea da. EAEko espezie iragazkor (intsinis pinua eta eukaliptoa) baso-landaketen kasu ugari eta zabala da honen adibide.

Pinadi

Zuhaitz eta zuhaixken nahasketa horrek, bai geruza beraren barruan bai geruza bereizietan, bizitzeko leku gehiago izatea dakar. Enbor lodiagoak eta estuagoak daude, argi gehiagoko eta gutxiagoko kokapenak, mota bateko eta besteko orriak eta adarrak … eta zientzia biologikoak nitxo (organismo indibidual batek okupatutako gune espezifikoa) deitzen duen hori gehitzeak, bioaniztasuna handitzea dakar.

Alde horretatik, Baso Inbentario Nazionaleko datu estatistikoek masa mistoen %80 aurreikusten badute ere, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (2014) %8 besterik ez du zenbatesten. Izan ere, espezie horietako batek goiko geruzaren %70 baino gehiago hartzen baldin badu, mono-espezifikotzat hartzen da estatistiketarako.

Aniztasun mota hori espezie kopurua kontatze eta konparatze hutsera murrizten badugu, hurbilketa estatikoa izango da, balio bera emango bailieke espezie guztiei. Noiz eta espezieen estrategia biologikoek, lehia-ahalmen handiagoak ematen dizkietenean horietako batzuei, beste batzuen ondoan, gehiago hedatzen lagunduez. Steege-ren eta besteren (2013) lan harrigarriak erakusten dutenez, Amazonasko oihanean bertan ere, espezie gutxi batzuk besteen gainetik nagusitzeko joera dago (16.000 espezieen artetik, 227 espezie guztizko dentsitatearen %50 baino gehiago dira). Azterlan honek, munduko espezie ugarienduna den oihan honetako frutak, loreak, polena, hostoak eta biomasa … bioaniztasunari buruz esan ohi denaren aurka, espezie gutxi batzuei dagozkiela iradokitzen du.

Beraz, aniztasun espezifiko ohiko eta optimoa, ez dela handia izan behar ikus dezakegu. Nahikoa izan daiteke, kopuru txikian bada ere, espezie laguntzaile batzuk agertzea eta irautea. Gure kasuan, basoena, espezie txiki horien presentzia, ugalketa-estrategia biologiko desberdin bati oi dagokio. Halakoetan, animaliak dira urrun eta urri diren aleen artean polinizazio gurutzatua ahalbidetzen dutenak. Eredu ebolutibo horrek, ugalketaren isolamendua sustatzen du eta espezie berrien agerpena erraztu.

Kasu honetan, bioaniztasuna bizitzaren B plantzat har genezake: bizitzaren garapen masiboa espezie lehiakorrenetan kontzentratzen da, baina beste aukera batzuk ere ageri dira, etorkizunean gerta daitezkeen aldaketei edo ezustekoei erantzun egokia emateko.

Adibide garbi bat gu geu gara, ugaztunen animalia-taldeko espezie hominidoa. Mesozoiko aro geologikoan, dinosauroak ziren nagusi Lurrean, animalientzako nitxo ekologiko gehienak betetzen baitzituzten. Baina azken denbora-banaketa geologikoaren amaieran, Kretazeoan (duela 145 eta 66 milioi urte bitartean), ingurumen-aldaketa handi batek berauen desagerpen masiboa eragin zuen. Bizirik iraun ahal izan zuten gainerako animalia minoritarioak, ugaztunak beren artean, askatasunez eboluzionatu ahal izan zuten, eta nitxo ekologikoen jabe bihurtu ahal izan ziren. Bizitzarako B plana izan ginen.

Hala ere, aniztasun genetiko eta/edo espezieen hori, ez da beti batera nahasiko (basoaren kasuan, banan-banan) edo geruzaka. Eremu uniformeen arabera antola daiteke, eta hor kontzentratzen dira egon daitezkeen aldaketak. Basoaren kasuan, espezie edo barietate desberdinek osatutako sailak (basoak edo zuhaiztiak) izango dira. Talde uniforme horietako bakoitzak eskaintzen dituen ezaugarriek moldaketak sorraraziko dituzte, bai izakietan (landareak, animaliak, onddoak, birusak edo bakterioak), bai haien arteko harremanetan. Gainera, tartean, lurraren beste erabilera batzuk egon daitezke, beste landaredi mota bat eta barneko izakien beste korrelazio bat eskainiko dituztenak. Hau, hirugarren aniztasun mota bati dagokio, espazio aniztasunari.

Berau aztertzeko, eskala handiko begirada bat behar da, paisaia mailakoa. EAEko baso-masen konektibitatea oso handia dela ageriko zaigu horrela. Hau da, baso-gune zabal bat luzatzen da, elkarri estu lotutako sail txikiz osatua. Sail horietako bakoitzean, adinean edo espezieetan antzeko diren organismo-multzoak ditugularik. Horrek, paisaia-eskala horretan, askotariko espazioen mosaikoa sortzen digu.

Mosaico

Gure Fundazioko presidenteak, Jorge Askasibarrek, espazio horien osaerari erreparatuz, Falinski eta Mortier autoreek aurrez egindako koadroari EAEko datuak gehituz, azterketa bat argitaratu zuen:

Herrialdea /Baso trinkoa Genero kopurua (1) Genero nagusiak   (zuhaitz azalera %)
Errusia
    • gune boreala
    • gune epela

4

5

Picea (45), Pinus (30), Betula (20), beste (5)

Pinus (31), Belutla (30), Picea (17), beste (22)

Estatu baltiarrak 4 Pinus (50), Betula (20), Picea (18), beste (22)
Polonia 4 Pinus (70), Picea (70), Quercus (5,5), beste (17,5)
Finlandia 3 Pinus (46), Picea (38), Betula eta beste (16)
Suedia 3 Picea (47), Pinus (38), Betula,(10) beste (5)
Norbegia 3 Picea (43), Pinus (32), Betula eta beste (25)
Alemania 8 Pinus, Larix (35); Picea abies (36); beste (29)
Erresuma batua 5 Picea, Pinus, Larix (70), Quercus eta beste (30)
Frantzia 17 Quercus (41), Pinus (22), Fagus(10, beste (27)
Espainia 14 Pinus (68), Quercus (12), Eucalyp. (6),beste(14)
Italia 12 Pin.,Pic. (33) Cast., Quer., Fag.(31), beste (36)
EAE 6 Pinus, Abies, Larix (57), Quercus (23), Fagus (16), beste (4)
Araba 3 Pinus (26), Quercus (49), Fagus (25)
Bizkaia 8 Pinus (77), Eucaliptus (9), Quercus (7), Fagus (4), beste (3)
Gipuzkoa 9 Pinus (58) Abies, Larix (9), Quercus (11), Fagus (17), beste (5)
(1) zuhaitz-azaleraren %90 osatzen duten generoen kopurua.
Iturriak : EUROFOR, 1994; CEE-FAO/ONU, 1993; Vaichys et Kenstavicius, 1992. EAEko baso inbentarioa. 1996

Hala, EAEko baso-paisaia osatzen duen baso-mosaikoa baso-espezie ugarik osatzen dute, adin desberdineko landaketa eta/edo berez ernetuetan banatuta. Nahiz eta orain arte aintzat hartu ez, baso aniztasun nabarmena duena Europa mailan.

Ohartuko ginen, arestian aipatutako espezie batzuk, kanpotik ekarritakoak zirela. Espezie berri bat etortzeak, ezaugarri biologiko lehiakorragoak baditu, eragin negatiboa izan dezake aurrean zeudenen eta horiek osatzen zituzten komunitateen banaketan eta garapenean. Nagusitasun berriak aipatu ditugun aniztasun-motetako batzuk murrizten baditu, ondorio negatibo horrek, bioaniztasuna galtzea ekar dezake (espazio horietan lehendik zeuden organismoak lekuz aldatu edo, are, desagertu). Horregatik, gutxitze eta desplazamendu-fenomeno horiek eragiten dituzten espezie horiei, espezie inbaditzaile deritze.

Adibide garbi bat dugu, berriki, 2004. urtean Bordeleko itsas portuan merkantzien artean ustekabean sartu den liztor asiarrarekin (Vespa velutina). 2010. urterako Gipuzkoako lurraldea kolonizatzen hasi ziren, eta gaur egun, Europako hegoalde gehiengoan daude hedatuta. Liztor horiek beste intsektu batzuk ehizatzen dituzte, batez ere erleak. Alde batetik, horrek bioaniztasun zati bat galtzea ekar dezake, baina, bestetik, eragin handia du gure erlezaintzako produkzioan eta zuhaitz askoren polinizazio ahalmenean.

Hala ere, espezie berri bat sartzeak ez ditu beti ondorio negatiboak sortzen. Ez ditu aurrekoak lekuz aldatu edo murriztu behar, koexistentzia berri batean parte har dezake. Era berean, baliteke espezie berriak konposizio berrian dituen funtzio biologikoak negatiboak ez izatea. Are gehiago, ikuspunto sozial eta ekonomikotik erabilgarriagoa izan dakiguke.

Horren adibide garbia izan liteke arkazia (Robinia pseudoacacia), Ipar Amerikakoa eta XVII. Mendean, bere apaindurazko edertasunagatik, Europan sartua. Gaur egun, Europako basoberritzeetan asko erabiliatako espeziea da, azkar hazten delako eta asko irauten duen egur (berezko erresistentzia usteltzeen aurrean) bikain eta eskaera handikoa ekoizten duelako. Gainera, estimu handian dute erlezaintzan. Espezie honek, jatorrian masa mistoak osatzen dituenez, hemen ere maiz bilakatu da baso misto atlantikoaren parte hartzaile.

AcaciaHori dela eta, nazioarteko zientzialari-talde ugari batek idazki bat sinatu eta argitaratu zuen, eremu batean jatorrizkoak ez diren espezie guztiak inbaditzailetzat hartzeko egungo joera gehiegizkoa kritikatzeko.

Gu, gizakia, beste espezie bat gehiago gara bioaniztasunak supozatzen duen bizi-zabal horren barruan. Elementu bat bakarrik nodo eta konexio haril horretan. Batetik eta bestetik tiraka eginez, bizitza-multzo horrek guztiak janaria, materialak, botikak, aisia eta ongizatea ematen dizkigu. Ura garbitu, laboreak polinizatu, ura araztatu, karbono-kantitate izugarriak xurgatu, klima erregulatu, lurzoruen emankortasunari eutsi, botikak eman eta gure industriaren funtsezko oinarrietako asko emateko aukera luzatzen digu. Beraz, nahiz eta aurrerapen teknologiko guztiak izan, oraindik bizi osoaren eta honen osasunaren mende gaude. Baliabide biologikoak dira gure zibilizazioen euskarri. Bioaniztasuna galtzeak, zati bat bakarrik izanda ere, arazo larriak sor ditzake horniduran, erregulazioan, kulturan edo osasunean. Ez zaigu komeni hori gertatzea, zibilizazioa arriskuan egongo bait litzateke.

Hala ere, azken urteotan nazioarteko komunitate zientifikoak, bioaniztasunaren arloan Lurra galera handia jasaten ari dela ohartarazi du. NBEk babestutako Bioaniztasunari eta Zerbitzu Ekosistemikoei buruzko Gobernuarteko Plataformaren (IPBES) azken txostenaren aurkezpenean emandako mezuak kategorikoak izan ziren: gainbehera ikusten dute munduko eskualde guztietan; izan ere, uste dute naturak pertsonen ongizatea lortzeko duen gaitasuna nabarmen murrizten ari dela. Joera kezkagarri horrek, arriskuan jartzen dituela mundu osoko pertsonen ekonomiak, bizimoduak, elikadura-segurtasuna eta bizi-kalitatea gaineratu dute. Nazioarteko zientzialari-talde horrek, azkenean, naturaren erabilera ez-iraunkorra geldiarazi eta leheneratzeko ekintzak eskatzen ditu, bestela, arriskuan jarriko ditugulako, nahi genukeen etorkizuna ez ezik, gaur egun bizi ditugun bizitzak heurak ere.

Zehazki, Europa eta Erdialdeko Asian, ohiko basogintzaren eta nekazaritzaren jardueraren intentsitatea handitzeko joera handia dagoela ikusten dute, eta horrek bioaniztasuna gutxitzea eragiten duela uste dute.

Alarma horren berri Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO, ingelesez: Food and Agriculture Organization) egindako txostenean ematen da berriro. Basoak, larreak, mangladiak, itsas belardiak, koralezko arrezifeak eta, oro har, hezeguneak (horiek guztiak elikadurarako eta nekazaritzarako funtsezko zerbitzu ugari ematen dituzten funtsezko ekosistemak direlarik, eta espezie askoren habitata) azkar ari dira murrizten. Bioaniztasunarekiko lotura zuzena duen galera horren eragile nagusia, berauen ustez, baso-soiltzea, lurraren erabileraren aldaketak eta Europako nekazaritzaren areagotzea dira.

Baieztapen horiek Europako Batzordeak eskatuta egindako beste txosten batean ageritako ideia indartzen dute. Txosten horren helburua zen Europako gizarteak basoei, basoen garrantziari eta kontserbazio-egoerari buruz duen balorazioa aztertzea. Herritar gehienek, bioaniztasuna Europako basoetan asko murrizten ari dela uste dute. Gauza bera gertatzen da euskal gizarteak Euskadiko basoei eta haien kudeaketari buruz egiten duen interpretazioan (IKERFEL 2008).

Europako (eta EAEko) baso-baliabideen segidako ebaluazioek datu estatistikoak hobetzen dituzten arren (baso-azalera, espezieen konposizioa, bolumenak eta abar handitzea) komunitate zientifikoak (batez ere kontserbazioaren arlokoak) naiz gizarteak, oro har, pertzepzio negatiboa dute haren egoeraz.

Europako biodibertsitateari buruzko interpretazio kaltegarri horien erroa, hein handi batean, naturaren idealizazioa da, naturaren bilakaera historikoa eta gizakiaren esku-hartzea ez ezagutzea. Gaur egungo landa-eremuen egoera eta egoera pristino idealizatua konparatu nahi dira, batzuek suposatzen dutena, eta gure esku-hartzetik askatuz, izango litzatekeena.

Hala ere, eta jende askok uste ez bezala, zientzialari kontserbazionista asko barne, gizakiak nodoen eta loturen gainerako harilarekin batera izandako eboluzioaren ondorio osatu da planetako bioaniztasuna. Elkarrekin eboluzionatu dugu. Ekosistema pristinoei buruzko ideia zabalen aurrean, betiereko oreketan mantenduak, gizakiaren esku-hartzeak kalte egiten dielarik, hobe genuke giza esku-hartzeak sortu eta mantentzen dituen ekosistemak kontuan hartzea.

Horrek ez du esan nahi bizitzak garatzeko gure beharra duenik, baizik eta, guk aprobetxatu ahal izateko moduan garatzeko, gure beharra duela.

Alde horretatik, Europako paisaia guztia, txokorik ezkutuenera arte, gizakiaren milaka urteko (zuzenekoa edo zeharkakoa) esku-hartze baten ondorioa da. Kontinente horretan historian zehar garatu diren zibilizazio guztiek egin behar izan dute. Are gehiago, planetako gainerako zibilizazio guztiek ere egin dute, maiz idealizatutako mundu berrikoek barne. Beraz, argi izan beharra dugu: bioaniztasuna galtzeak kalte egiten digun moduan, kudeaketaren bidez esku hartzeari uzteak baita ere.

Hori, seguru asko, nekazaritzan eta abeltzaintzan ikusten dugu argien. Gure espezieak, Europan behinik behin, badira milurteko batzuk jada biltzaile eta ehiztari izateari utzi ziola, eta natura-ingurunearen eta haren baliabideen zuzeneko kudeatzaile garrantzitsu bihurtu zen. Horrela, gure historian zehar, barietateak eta arrazak sortu ditugu (aniztasun genetikoa) espezieak sustatu eta lekualdatu ditugu (espezieen aniztasuna) eta landa-eremu izendatu duguna landu eta antolatu dugu (espazio aniztasuna). Hori egin gabe, ezingo ginateke beharrezko elikagaiez hornitu, ez kopuruz, ez denboran, ez espazioan. Argi dugu gure zibilizazioa horren mende dagoela, haren etengabeko kudeaketa zabalaren mende.

Bakio

Beste kontu bat da, kudeaketa eta kontsumo jarduera horiek egiteko dugun modua: ekoizpena agian urrunduegia egongo da kontsumo-puntu izango direnetatik; agian intentsifikatua, ekoizpen-hedapenak sinplifikatzeko, eta, hala, prezio txikiagoko kontsumoak sortzeko; sarritan, B planerako edozein aukera bizitzari kenduez, ez baitu ondorio ekonomiko zuzenik; askotan, kontsumo-bitartekariei batez ere mesedetuz eta ekoizleei kalte eginez …

Nekazaritza eta abeltzaintzaren kudeaketa beharrari buruzko pertzepzio argi horrek, gehiago edota gutxiago, baina batasun-estrategia bat eratzea eragin du, hura lortzeko eta zaintzeko jarraibide bateratuak ezartzen saiatzeko. Hura eratu eta aurkezteaz arduratu den Europako Batzordeak, “Baserritik mahaira” izendatu du. Horren bidez, Europar Batasunerako (EB) elikagaien beharrezko hornidura eta horiek lortzeko modu egokia bermatu nahi dira.

Baina askok argi ikusten ez badute ere, basoen kudeaketarekin gauza bera gertatzen da. Segur aski, bertatik materia, energia eta elikagaiak lortzeko, basoak, nekazaritza hasi baino lehen kudeatzen gabiltza (historialari batzuek egur aroaz hitz egitera gonbidatzen gaituzte, harrizkoa baino zaharragoa). Horrekin batera, zuhaitz eta zuhaixken askotariko barietate genetikoak sortu ditugu, espezieak sustatu eta lekualdatu eta gure basoen presentzia, forma eta banaketak antolatu.

Hala ere, baso eta hauen kudeaketaren atalak, ez dute (oraingoz) EBra zuzendutako estrategia-planik. Gaur egun haientzat aurreikusitako guztia estrategia zabalago batean sartzen da, 2030. urtera begirako bioaniztasunari buruzkoan. Argi ageri da bertan, basoak gure kudeaketa bertan behera uzteko baino ez direla, edo kasurik onenean, gure kudeaketa hori gutxitzeko leku hutsak.

Estrategia horren sustatzaileek, EBko egungo bioaniztasunaren kontserbazio-mailarekin gustura ez daudenez (irudikatutako egoera pristinotik urruntzen den aldetik) babestutako eremu naturalen azalera handitzea proposatzen dute, gutxienez, EBko lurrazalaren %30 babestu arte (orain baino %4 gehiago). Gainera, babes-eremu horien %10 (bioaniztasunaren ikuspegitik ahalmen handiena dutenak) babes hertsikoak izatea nahi dute (inolako kudeaketarik gabeak). Azken horien artean, lehen mailako baso eta baso heldu guztiak babestu behar dira. Baina ez EBkoak bakarrik, munduko gainerako guztiak ere bai.

Munduko baso-baliabideen ebaluazioak (FRA, ingelesezko siglen arabera: Forest Resources Assessment) honela definitzen du lehen mailako basoa: modu naturalean birsortutako baso bat, espezie autoktonoz osatua, non ez baitago giza jardueren zantzurik eta prozesu ekologikoak nabarmen aldatu ez diren aztarnarik. Beren prozesu ekologiko naturalak zaintzeko adinako eremua izan behar duela argitzen dute, eta nabarmendu behar da baita, mundu osoan baso pristinoa aurkitzea zaila dela jakinik, bertan herri indigenen kudeaketa onartzen duela definizioak. Konturatu beharko genuke Europako ekialdeko baso galdu batzuetan bakarrik egon daitekeela deskribapen horren antzeko zerbait. Gainerakoetan ez. EBko gainerako eskualdeetan, sendo eta sakon kudeatutako basoak egongo dira, eta, gehienez ere, esku-hartze txikiagoko edo azken esku-hartzea duela zenbait urte eginda zuten azalera txikiak izango dituztenak. Kontu arrunta, EAEn espezie autoktonoekin babes-eremu deklaratutako azalera guztietan.

Asmo horietan, kudeaketa ezak bioaniztasuna hobetzea ekarriko duela uste da. Nahiz eta benetan, kontrakoa eragiten duen zantzoak dauden. Historikoki hain kudeatua izan den kontinente oso batean, kudeaketa ezak, gure bertan behera uztea esan nahi du. Uzte horrek, nekazaritzako laboreak edo abeltzaintzako larreak direnean, lehenbizi zuhaixkak kolonizatzea eta gero basoa hedatzea (paisaia berdintzea) ahalbidetzen du. Baso paisaia uniforme eta gero eta biomasaz (izaki bizidunen substantzia organikoen multzoa) kargatuago hori, gaur egun lehorte-baldintza nabarmenak eragiten dituen klima-aldaketaren erdian kokatu beharra daukagu. Horren ondorioz, bertan behera utzitako landa-eremuek (zelaiek nahiz basoek) baso pristino eta orekatu baterantz eboluzionatu ordez, estres hidriko eta baso suteen arazo handia jasaten dute. Bistan denez, bioaniztasunari kalte egiten diote biek.

Gainerako eremu babestuetan, kontserbazio-egoerarekin bat ez datozenean (nahiz eta horregaitik aukeratu eta izendatuak izan diren) habitat eta espezie horien gainean egiten den presioa murriztea proposatzen dute (kudeaketa murriztea). Natura leheneratzea deitzen diote, nahiz eta ehunka edo milaka urteren ondoren, kudeaketa mota aldatzea gehiago supozatzen duen (lehen ikusi dugun bezala, zertan hoberako izan gabe).

Basoaren kudeaketa zehatzari dagokionez, estrategia honetan bereziki azpimarratu nahi dira baso-landaketak hiriguneetan, agrobasogintza (nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpen-prozesuetan zuhaitzak erabiltzea) landa-eremuetan eta naturatik hurbil dagoen basogintza deiturikoa basoetan.

Naturatik hurbil dagoen basogintzaren egokitasunari (edo ezari) buruzko eztabaida aspalditik ari da gertatzen Europako baso-zientzian (jatorriz, bertakoa da). Funtsean zuhaitz-estalki jarraitua mantentzean oinarritzen denez, nundik modu jakin batean konformatutako zuhaitz heldu lodiak erauzi, bere garapena, bi faktore garrantzitsu betetzeko beharrak mugatzen du: 1) baso-azalera handia, erauzketen zenbateko txikia arintzeko 2) Ez bakarrik baloratu, baizik estaldura jarraitu horrek naiz ondo konformatutako zuhaitz heldu lodi horiek ekar ditzazketen onurak aintzat hartuko dituzten merkatu zuzen ordainduak.

Baso-jabetzaren banaketa, naiz EBren zati handi bateko gizarte-joera, aipatutako bi eskakizun horietatik urruntzen dira. Adibidez, EAEn, baso-jabetza, neurri handi batean, mendi-eremuetako antzinako laborantza-eremuetatik dator, eta laborantza txiki eta oso zatikatuen bidez lotzen ziren eremu horretara. Hori dela eta, gaur egun baso-propietate txikiak eta zatikatuak daude (lehen aipatu dugun mosaiko-paisaiaren aniztasuna sortzen dutenak, baina basogintza hori aplikatzeko oso erabilgarriak ez direnak). Bestalde, gaur egungo euskal gizarteak ez du preziorik ematen (tasa bat jarri gauza salgarriei) ez paisaiari (estalki jarraituak eragina izan dezakeenean) ez ondo eratutako zuhaitz lodiei. Gizarteak egur mota horren eraldaketarekin lotutako produktu klasikoak kontsumitzeari utzi egin dio (egur trinkoz egindako altzari eta eraikuntzak) eta teknologia berriak lodiera txikiagoko egurrez egindakoetara zuzentzen dira (taula kolatuak, deribatu lignozelulosikoak, beste substantzia erauzle batzuk erabiltzea, energia sortzeko biomasa...) kudeaketan trebatzeko eskakizun samurragoekin. Ondorioz, egungo gizarteak, eta honek sortzen duen merkatu ekonomiko motak, ez dute basogintza hori ezartzen laguntzen.

Basotik ateratako egurra energia sortzeko erabiltzeari dagokionez, estrategiak mesfidantza handia erakusten du horretarako erabil daitezkeen aprobetxamenduekin. Historikoki, EBko baso-azalera Quercus erako (haritzak, arteak, erkameztiak, ameztiak ...) zuhaiztiez egon dira beteta, milaka urtean zehar sutegurra lortzera zuzenduak. Horietako askorentzat, egurra ateratzeko aukera komertzial bakarra izaten jarraitzen du, aplikatzen zaien basogintza edozein dela ere. Eskandinaviako herrialdeetan ere, ohikoak dira horretarako prestatutako salix erako (sahatsak) landaketak. EBko gainerako lekuetan, bioenergiaren erabilera berritua zabaldu ahala, pinu eta eukalipto landaketei esker egin da. Horietan guztietan, ateratako zuhaitz guztia energia eraldatzeko erabiltzen da. Hala ere, estrategiaren egileek, bai bata (energiarako landaketak) naiz bestea (zuhaitz osoa energiarako erabiltzea) gutxiengora murriztu nahi dituzte.

Honek, zerikusi handia du basoan sortutako biomasa ur-jauzian erabiltzearen printzipioarekin. Printzipio honek, lehenik eta behin, biomasa material gisa erabiltzea dakar, gero, material gisa birziklatzea, eta, azkenik, produktuaren bizitzaren amaieran, dagoen energia errekuntzaren bidez aprobetxatzea. Hala, zuhaitzaren karbono-bahiketa luzatu egiten da, eta gure eskaera soziala asetzeko ekoitzi beharreko materia eta energía kantitatea murriztu.

Hala ere, printzipio hori behar bezala ezartzeko, beharrezkoa da egurraren lehen erabilera materialak behar bezala ordaintzen dituen gizarte bat. Hori, naturatik hurbil dagoen basogintzaren kasuan bezala, eta Europako Batzordeari egindako adierazpen batean EBko basogintza eta eraldaketa-industriako ordezkari-talde batek gogorarazi zioten bezala, gaur egun gure gizartean ez da gertatzen (eta estrategia honek ez du ezta lantzen).

Giza jarduerak eragindako prozesu globalak, hala nola klima-aldaketa eta munduko globalizazio ekonomikoa, arazo fitosanitario larriak sortzen ari dira basoetan (izurriteak eta gaixotasunak). Ez kudeatzea nekez izango da arazo horien hedapenari eta areagotzeari aurre egiteko modu bat. Aitzitik, gure kudeaketarekin esku hartu beharrean aurkitzen gara, bai basoak hobeto garatzeko (prebentzioa) bai haien gaitzari aurre egin ahal izateko (sendatzea). Hala ere, produktu kimikoak erabiltzeko aukera murriztea aurreikusten du estrategiak, nola ongarritzean (% 20) hala tratamendu fitosanitarioetan (% 50). Arazo hori pairatzen ari gara dagoeneko EAEn, onddo-gaixotasunek (banda gorriak eta marroiak) larriki kaltetutako intsinis pinuaren landaketekin, nun berauen garapena behar bezala garatzea zailtzen den.

Banda

Epidemia hau hainbat produktu kimikorekin trata daiteke, bai landareen indarra hobetzen duten ongarriekin, bai gaixotasunaren garapena moteldu lezaketen tratamendu fitosanitarioekin. Hori, behar den produktua, dagokion dosia eta tratamendu egokia emanez, ingurunea kutsatu gabe eta biodibertsitatea galdu gabe egin daiteke. Hala erakusten dute EBtik kanpo onartutako esperientzia ugariek eta in situ egindako esperimentazioek. Tratamendu fitosanitario horiek erabili gabe, baso-masa horiek eta berauokin lotutako kudeaketak galtzeak, askoz ondorio larriagoak izango lituzke.

Giza jardueraren prozesu global horien eraginari aurre egiteko beste aukera bat, egungo espezieak (edo haien barietateak) baldintza berriak jasan ditzaketen beste espezie batzuekin ordezkatzea da. Izatez, prozesu natural batean esku hartzea da; izan ere, izaki bizidunen komunitateak inpaktu txikiagoko eremuetara lekualdatzea eta eremu horiek hain ahulak ez diren beste komunitate batzuekin ordeztea askotan gertatzen bait da dinamika naturalean. Aukera hori lantzen ari dira, EAEn bezala, EBko zenbait herrialdetan. Baina jakina, horrek talka egiten du, alde batetik, zientziaren zenbait kideren artean agertzen den espezie inbaditzaileen pertzepzioarekin eta, bestetik, ikusmolde honen arabera estrategiak ezarri nahi duen defentsa gogorrarekin.

Estrategia hau, COVID-19K sortutako pandemiaren erdian aurkezten da. Gizartea bereziki sentsibilizatuta egonda, beldurtuta ez esatearren, gaitz beldurgarriei kolektiboki aurre egin ahal izateko, gutxitze eta murrizketa sozioekonomikoak onartzera egin dezakegunean. Eta bai ongi aprobetxatu dela hori. Oraindik komunitate zientifikoak pandemia horren jatorria eta zergatiak ezin izan dituen arren egiaztatu, estrategiaren justifikazioan atea zabalik uzten da Europako basosoiltzearen eta landa-inguruneetan egiten dugun kudeaketa txarraren ondorioz gertatzen dela pentsa arazteko.

Egia bada ere ingurumen-zientziaren alorreko ikertzaile askok basosoiltzeak eta bertan bizi diren organismoen asalduraren arteko erlazioa, planetako azken epidemia biriko batzuk sortzeko aukerarekin lotzen dutela, basosoiltze horietako bat ere ez da gertatu Europan. Bada ere, planetako beste leku batzuetan sortutako deforestazio horiek, gure EBn izan dugun portaera sozial eta ekonomikoarekin zerikusia izan dezakete.

Benetan, neurri batean behintzat, basoaren hazkundearekin eta horri lotutako fauna basatiarekin lotutako izurriteak eta koarentenak pairatzen ari gara EBko basoetan. Adibidez, zabal hedatutako basurdeen artean, Afrikako zerri-izurritea daukagu (txerriak kaltetzeko beldurrez) edo Lyme-ren gaixotasuna, basoko animalia ugariekin bizi diren kaparren ondorioz transmititzen dena.

Argi dago, baso bioaniztasunaren azterketa eta EBrako baso bioaniztasunaren 2030erako estrategiari buruzko ohar guzti hauekin, horiek eratzeko prozesuan, baso-zientziaren zati handi bat, baso-kudeatzaileen balizko ordezkariak eta EBko egurraren eraldaketaren industria alde batera utzi direla. Testuak, zehazki, oso ikuspegi alboratua du, bai egungo egoeraren ebaluazioari buruz, bai hobetu nahi diren aukerei buruz. Basoaren aniztasun horren kudeatzaileen eta erabiltzaileen iritzia eta esku-hartzea falta da, estrategia hori bide zuhurrago eta onargarriagoaren bidez birbideratu dezaketenena (eta behar dutenena).

Testuak arreta handia jartzen du gizakiaren ekoizpen esku-hartzea, kudeaketa, geldiaraztean. Baina ez ditu aipatzen, ez eta tartekatzen ere, kontsumoaren zuzentasuna, gizarte-jokabideko ohiturak, zeinak, egiazki, egiten dugun kudeaketa nola horrek biodibertsitatean duen eragina baldintzatzen baititu. EBren etorkizuneko garapen sozial eta ekonomikoa modu jasangarriagoan berrantolatu nahi duen Itun Berdearen barruan kokatzen delarik estrategia, gizarte-ekintza horretan, zerbitzuen erabileran eta produktuen kontsumoan eragin beharko lukete honelako estrategia komunitarioek.

EBren egungo gizarte-jokabide hau, mundu osoko inportatutako basosoiltzearen %39ren erantzulea da (inportatutako lehengaiak edo eraldatuak ekoizteagatik zuzenean edo zeharka atzerrian eragindako basosoiltzea). Hala-nola, planetako beste basoak nekazaritzaren eta abeltzaintzaren onurarako bihurtzea, bioerregaien garapena, meategiak eta azpiegitura proiektu handiak (energia, urbanizazioa, turismoa...). Kanpoko zerbitzuen erabilera eta produktuen kontsumo hori lokal bihurtzea, kontraesankorra da tokiko basoaren kudeaketa murriztu nahi izatearekin, eta are gehiago hori eragotzi nahi izatearekin. Premiazkoa da estrategiaren jomuga aldatzea (kudeaketa) eta gure kontsumo-ohituretan (gizartea) eskua hartzea. EBn, tokiko produkzioaz hornitzeko joera soziala izan behar dugu.

Prezio justuetan tokiko kontsumo-politika eraginkorrak garatzeko eta ezartzeko gai bagara, bioaniztasun kontuak aintzat gehiago hartuko dituen kudeaketa aktibatuko dugu basogintzan. Hala, inposaketaren bidez murrizketak edo debekuak onartu beharrean, borondatezko akordioak dituzten mekanismoen bidez garatu ahal izan daitezen, sozialki askoz ere esker hobeagokoak, atea irekiko genuke.

Aurkeztutako estrategia honetan, ekonomia zirkularrean sartuta egon arren (beraz, kontsumitutako zenbatekoa murriztu eta berrerabilitako zenbatekoa indartu beharko duena) birkokapen horren aurrean, EB bezalako eskualde oso jendetsuan, beharrezko hornidura eta zerbitzu mailak oraindik ere hain handiak izango dira, ezen ez baitute, seguruenik, kudeaketarik gabeko azalera handitzea ahalbidetuko (babes hertsia).

Hala ere, aitortu behar dugu baso-masa helduak mantentzea eta garatzea, bioaniztasun alorrean egingo duten ekarpen bereziagatik (nahiz eta ez hainbeste klima-aldaketa arintzean) kontuan hartu beharreko helburua izan behar dela. Hala ere, lehenik eta behin, komeni da lehen aipatu ditugun gizarte-aldaketarako politikak ezartzea. Politika horien bidez, gure ustez, zuhaitz lodi eta estalki jarraituak lortzera bideratutako borondatezko intentsitate gutxiagoko basogintzak onartu ahal izango dira, eta horiek, aurrerapauso bat izan daitezke aurrerago planteatu ahal izateko.

Estrategia hori eratzeko prozesuaren arduradunek, 2021erako EBko basoen berezko estrategia bat ezarri nahi dutela iragartzen dute. Aldez aurretik baina, gizarte kudeatzaileak komunikatzen dituen aldarrikapenetara gehiago hurbildu beharko lukete, sustapen politikak eta mekanismoak aktibatu eta gizarteak basoen gainean erantzukizuna hartzeko eta inplikatzeko modu berriak sustatu. Bioaniztasunaren alde egitearen ardura, gizarte kudeatzaile soiletik, erabiltzaile eta kontsumitzaile guztiei helarazi behar diegu. Bioaniztasuna galtzeak arriskuan jartzen baldin badu zibilizazioa, berau inplikatu behar bait da hura babesteko.

Aitor Onaindia Bereziartua

Basoa Fundazioko lehendakariordea

2020/05/28

ERREFRENTZIAK:

  • Gil L. 2020. Biodiversidad forestal intraespecífica. Montes 139:18-20.

  • IKERFEL. 2008. Estudio sobre la percepción e imagen del monte y el bosque en la sociedad vasca. PEFC-Euskadi.

  • Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente. 2014. Diagnóstico del sector forestal español. Análisis y Prospectiva – Serie Agrinfo/Medioambiente no 8.

  • Steege H., Pitman N., Sabatier D., Baraloto C, Salomão R., Guevara J.E., Phillips O., Castilho C., Magnusson W., Molino J. F., Monteagudo A., Núñez P., Montero J.C., Feldpausch T., Honorio E., Killeen T., Mostacedo B., Vasquez R., Assis R., Terborgh J., Wittmann F., Andrade A., Laurance W., Laurance S., Marimon B., Marimon B., Guimarães I. C., Amaral L., Brienen R., Castellanos H., Cárdenas D., Duivenvoorden J., Mogollón H., De Almeida F. D., Dávila N., García-Villacorta R., Stevenson P. R., Costa F., Emilio T., Levis C., Schietti J., Souza P., Alonso A., Dallmeier F., Duque A., Fernandez M. T., Araujo-Murakami A., Arroyo L., Gribel R., Fine P., Peres C., Toledo M., Aymard G., Baker T., Cerón C., Engel J., Henkel T., Maas P., Petronelli P., Stropp J., Zartman C. E., Daly D., Neill D., Silveira M., Ríos M., Chave J., De Andrade D., Jørgensen P. M., Fuentes A., Schöngart J., Cornejo F., Di Fiore A., Jimenez E. M., Peñuela M. C., Phillips J. F., Rivas G., Van Andel T. R., Von Hildebrand P., Hoffman B., Zent E. L., Malhi Y., Prieto A., Rudas A., Ruschell A. R., Silva N., Vos V., Zent S., Oliveira A., Cano A., Gonzales T., Trindade M., Ramirez-Angulo H., Sierra R., Tirado M., Umaña M. N., Van der Heijden G., Vela C., Vilanova E., Vriesendorp C., Wang O., Young K., Baider C., Balslev H., Ferreira C., Mesones I., Torres-Lezama A., Urrego L. E.; Zagt R., Alexiades M. N., Hernandez L., Huamantupa-Chuquimaco I., Milliken W., Palacios W., Pauletto D., Valderrama E., Valenzuela L., Dexter K., Feeley K., Lopez-Gonzalez G. y Silman M. 2013. Hyperdominance in the Amazonian Tree Flora. Science, 342: 1243092.

MUNDUKO BASO BALIABIDEEN EBALUAZIOA 2020 - Euskal Herritik begirada

Munduko baso-baliabideen ebaluazioa (FRA, ingelesezko siglak: Forest Resources Assessment) mundu mailako txosten bat da, eta funtsezko informazioa ematen digu basoko baliabideen egungo egoera, erabilerak eta horiek lortzeko egin den kudeaketa ulertzeko.

1946an lehenbizikoarekin hasi zenetik, 5 edo 10 urtean behin egin izan da basoen azterketa hau. FRAren irismena aldatuez joan da, hasierako inbentarioetan egur ekoizpenera soilik zuzendua izatetik, baso-kudeaketa iraunkorraren alderdi guztiei erantzun nahi dieten egungo ebaluazioetaraino. Alde horretatik, ebaluazio hori nazioarteko baso-politikaren zenbait beharri erantzutera bideratuta dago, hala nola, Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030, Basoetarako Nazio Batuen Plan Estrategikoa 2017 – 2030 edo klimari buruzko Parisko Akordioa.

FRAren prozesua, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusian (FAO, ingelesez: Food and Agrario Organization) Baso Departamentuak koordinatzen du. Euskal Autonomia Erkidegoak, basogintzaren arloko administrazio-eskumenak dituen Europako eskualde gisa, prozesu horretan parte hartzen du, eta beraz, dagokion informazio-bilketa egiten du. Informazio horrek, bere analisi autonomikoetarako balio izateaz gain (bere web administratiboan eskuragarri daude) Estatuko Baso Estatistiken Sistema elikatzen du, eta, ondoren, nazioartekoak.

Prozesu hau gauzatu berri, 1990-2020 bitartean, 236 herrialde eta eskualdetako basoekin lotutako 60 aldagai baino gehiagoren egoera eta joerak aztertu dira. FRA 2020ren datuak biltzeko, 187 herrialde eta lurralde hartzen dituen eta ofizialki izendatutako korrespontsal nazionalen sare ondo ezarriak, txosten garden eta trazagarria aurkezteko prozesuaren bidez, denen artean adostutako terminoak eta definizioak erabili ziren. 700 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte zuzenean prozesu horretan.

FRA 2020ko dokumentuetako bat, erabilitako termino eta definizio horiei dagokie. Ezin bestela, dokumentu hau, baso terminoa definituz hasten da: “0,5 hektareatik gorako lurrak, 5 metrotik gorako altuera eta %10etik gorako adaburu-estaldura duten zuhaitzez hornituak, edo in situ altuera horretara irits daitezkeen zuhaitzez hornituak”. Ondoren, baso horiek sortu diren moduagatik bereizten dira: birsortu naturalak, landatuak, baso-landaketak eta landatutako beste baso batzuk. Ezaugarri horren arabera, baso-landaketak intentsiboki erabiltzen direnak dira., Espezie batek edo bik osatzen dituzte hasieran, adin uniformekoak izan, tarte erregularrarekin landatuta egon, eta batez ere, produkzio xedeetarako ezarrita egoten dira. Landatutako beste baso batzuk, landatutako baso guztien% 55 hartzen dutenak, ez dira modu intentsiboan erabiltzen, eta modu naturalean birsortutako basoen antzekoak izan daitezke sailen heldutasunean. Landatutako beste baso batzuen xedeek, ekosistema lehengoratzea eta lurzoruaren eta uraren balioak babestea barne har ditzazkete.

Beraz, zalantzarik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko baso-landaketak baso gisa aipatu eta aintzat hartzea nazioarteko baso-komunitate administratibo eta zientifikoaren ordezkariek abalatu eta adostua da.

Hala, euskal basoek beren alea eskaintzen dute, Lurreko 4.060 milioi hektareara iritsi ahal izateko, hau da, lurraren azalera osoaren %31. Eremu hau 0,52 hektareakoa da pertsonako. Hala ere, basoak ez daude modu ekitatiboan banatuta munduko biztanleentzat edo kokapen geografikoarentzat.

Aitor analisisssss

Euskal Autonomia Erkidegoan baso-azalera handia izatearen zori ona dugu, mundu osoan denek ez dutena. Lehena, harro egoteko moduko altxortzat hartu beharko genuke, baina, aldi berean, kezkatzeko moduko alderdi gisa bigarrengoa. Izan ere, munduak, 1990az geroztik, 178 milioi hektarea baso galdu ditu. Hala ere, zentzunez jokatu behar dugu: 1990-2020 bitartean, basoen galera garbiaren erritmoa nabarmen jaitsi da, herrialde batzuetako baso-soiltzea murriztearen ondorioz, eta, gainera, beste herrialde batzuetako baso-azalera handitu egin da, basoberritzearen eta basoen hedapen naturalaren bidez. Alde horretatik, urteko baso-sartze eta deforestazio tasa negatiboa izan arren (basoa galtzen da) gero eta gehiago murrizten da (baso-sartzeak deforestazioekin berdintzeko joera dago).

Balantze horretan, EAEk baso-sartzearen aldeko ekarpena egiten du, eta prozesu hori Europa osora zabaltzen da. Beraz, argi izan behar dugu, mundua mehatxatzen duen deforestazio larria, gaur egun baso-sartzea baino handiagoa dena, ez dela gertatzen ez Euskadin ez Europan. Afrikako (3,9 milioi hektarea) eta Hego Amerikako (2,6 milioi hektarea) kontinenteetan kontzentratzen da.

aitor correo electronico

Hala ere, guretik urrun dauden beste ingurune batzuetan gertatzen den baso-galeraren arrazoiez arduratu beharko genuke. Ez elkar-komunikatutako planeta batean gertatzen delako soilik, batetik edo bestetik eragina helduko zaigularik (klima-krisia, osasun-krisia, biodibertsitatearen galera...), baita, horrez gain, gure jokabide-ereduaren erruz izan daitezkeelako. Gure baso-baliabideak kudeatzean eta gizartean jokatzeko modua aukeratzean 

(hornidura, entretenimendua, kontsumoa, etab.) hartzen dugun jarrera, beste toki batzuetan izandako kudeaketa negatiboan eragiten du. Erantzukizuna hartu behar dugu.

Basoetako izakinen guztizko bolumena, 1990ean 5.600 milioi m3-tik, 2020an 5.557 milioi m3-ra pixka bat jaitsi zen. Azalera galtzeak, izakinen galera eragiten du. Hala ere, basoetako izakin-bolumena handitzen ari da azalera-unitateko, bai mundu osoan (1990ean 132 m3/ha 2020an 137 m3/ha handitu zen), bai eskualde guztietan, baita EAEn ere.

Munduko basoek, biomasa biziko 606 gigatonelada inguru (lurzoruaren gainetik eta azpitik) eta hildako egurrezko 59 gigatonelada dituzte. Lehen ikusi dugun bezala, guztizko biomasa pixka bat jaitsi egin da 1990etik, baina azalera-unitateko biomasa handitu egin da.

Biomasa sortzeko eta gordetzeko gaitasun horri esker (atmosferako karbonoa finkatuta lortua), basoa funtsezko elementua da atmosferako CO2-aren kontzentrazioa murrizteko.

aa

Hala ere, basoetako karbono-erreserba, guztira, 1990ean 668 gigatonelatukoa izatetik, 2020an 662 gigatonelatukoa izatera gutxitu zen. Baina basoak ez dira karbono-metatze hutsak. Egur-bolumen horiek gure gizarte-beharrak asetzeko erabiltzeak, bai materiari dagokionez, bai energiari dagokionez, areagotu egiten du klima-aldaketaren arintzean duten zeregina. Basoetan metatutako karbono hori gure materia- eta energía - eskariari erantzuteko erabiltzea da, berriztagarriak ez diren eta kudeaketa jasangarriarekin lotu ezin daitezkeen beste material batzuen ordez, gure gizartearen erronka nagusia. Euskal Herrian ere bai.

Horregatik, mundu osoan, 1.150 milioi hektarea baso (%30) gutxi gorabehera erabiltzen dira, zura eta zurezkoak ez diren baso-produktuak batez ere ekoizteko.

Jakina, egurra eta besteren ekoizpena ez da erabilera posible bakarra basoetarako. Mundu mailan, 424 milioi hektarea baso (%10) batez ere biodibertsitatea kontserbatzeko erabiltzen dira. Guztira, 111 milioi hektarea izendatu dira 1990etik, eta horietako gehienak 2000 eta 2010 urteen artean esleitu ziren. Kalkuluen arabera, gainera, 399 milioi hektarea baso daude lurzorua eta ura babestera zuzenduak. Hauek, 1990etik, 119 milioi hektarea handitu direlarik. Bestalde, mundu osoko 186 milioi hektarea baso, zerbitzu sozialei esleitu zaie, hala nola, aisialdiari, turismoari, hezkuntza-ikerketari eta gune kultural eta espiritualen kontserbazioari. Baso-erabilera horretarako eremua ere 186.000 ha/urte hazi da 2010az geroztik.

Alde horretatik, mundu osoko eremu babestuetan 726 milioi hektarea baso inguru daudela zenbatetsi da. Munduko sei eskualde nagusietan, eremu babestuetako baso-azalera 191 milioi hektarea handitu da 1990az geroztik, baina urteko hazkunde-tasa jaitsi egin da 2010-2020 aldian.

Euskal gizarteak, tokiko babes-eremuen azalerak tokian bertan txertatzen ez ezik, mota horretako eremuak eskatu eta bultzatu ditu munduko beste leku batzuetarako. Hor sartzen da lehenago iradokitako gure gizarte-jokabidearen jarraibideekin erantzukizuna. Horrelako babesen adierazpenak tokian tokiko murrizketa ekonomiko eta sozialak eragiten ditu, horregaitik, gizarteko gainerako guztiek kontuan hartu eta onartu behar dituzte. Konpentsazio-fluxu batek murriztu egin behar ditu galerak, edo itsuliratu (irabazi bihurtu).  Zoritxarrez, oraindik ez urrun gaude horrelako zerbait lortzetik. Tokikoak nahiz beste leku batzuetakoak, Kudeatzaile askoren adostasunik gabe ezartzen dira babes-eremuak.

Erabilerak fisikoki ez bereiztea, baizik eta baso bera erabilera desberdinetarako erabiltzea litzateke beste aukera bat. Alde horretatik, 749 milioi hektarea erabilera askotarako erabiltzen dira, tartean, askotan, ekoizpenera ere badelarik. EAEko basoak sailkapen horretan sar litezke, nahiz eta gehienetan ez duten egurraz gain beste konpentsaziorik. Planetako leku jendetsuetan, hala nola EAEn, funtzionaltasun anitzak (multikonpentsazio bati lotua), sozialki jasangarriagoak diren soluzioak eskaintzen dituenez (batez ere kudeatzaileen gizarte-taldearentzat), irtenbide hobea du.

Munduko basoaren %93 (3.750 milioi hektarea) berez ernetutako basoek osatzen dute eta %7 (290 milioi hektarea) landatu egin da. Bigarren baso-kategoria horren barruan, 131 milioi hektarea hartzen dituzte baso-landaketek, hau da, munduko basoaren %3 eta landatutako baso guztien %45.

Baso-landaketaren proportziorik handiena Hego Amerikan dago. Bertan, baso mota horrek landatutako baso guztiaren% 99 hartzen du eta baso-azalera osoaren% 2. Euskal Autonomia Erkidegoak baso-landaketa ugariekin egiten duen ekarpen handia Europan diluituta geratzen da, nun landatutako baso-azaleraren %6 eta guztizko baso-azaleraren %0,4 hartzen bait du (baso-landaketaren proportzio txikiena Europan dago). Hala ere, beste kontinente batzuetako baso-landaketa askoren ekoizpenen helburua gurean egokitu daiteke. Batek gutxiago izateak, beste batzuk izatera behar bait ditzake.

Mundu mailan, baso-landaketen %44, kanpotik ekarritako espezieek osatzen dute. Beraz, ohikoa da baso-landaketak kanpotik ekarritako espezieekin egitea, Europan, oro har den bezala, eta Euskadin, bereziki.

aaa

Kanpotik ekarritako espezieak erabiltzeak, batzuetan, Jasangarritasunaren ikuspuntutik gabeziaren bat egon daitekeenaren zalantza sortzen badu ere, azpimarratu beharra dago, jasangarritasun hori, kudeaketarekin lotuta dagoela, eta ez hainbeste espeziearekin. 

Aitor web

Alde horretatik, Europan, baso gehienek kudeaketa-planen bat dute idatzita (EAEn ere egiazta daitekeena). Horrela, baso horietako kudeatzaileek jarduera-egutegi bat ezarria dute eta beren kudeaketaren jasangarritasuna egiazta dezakete. Arazoa beste kontinente batzuetatik dator berriro, hala nola Afrikatik, non bere basoen %25 baino gutxiago iristen baita horretara, edo Hego Amerikatik, %20 baino gutxiago. Horietan da, baso-kudeaketak (eta, beraz, bertan lortutako ekoizpenek) zalantzak sor ditzaketela. Zorionez, kudeaketa-planen baitan dagoen baso-azalera handitzen ari da eskualde guztietan: mundu mailan, 233 milioi hektarea handitu da 2000. urtetik, eta 2,05 mila milioi hektarea izatera iritsi da 2020an. Jarraitu beharreko bidea da, sustatu behar duguna.

Jabetza publikoa da nagusi munduko eskualde guztietan (% 73). % 22 jabetza pribatukoa da, eta gainerakoen jabetza “ezezaguna” edo “bestelakoa” da (azken horrek jabetza gatazkan edo trantsizioan duten basoek biltzen ditu nagusiki). Euskal Autonomia Erkidegoak egoera horretan azpi-erregioak dituen arren (Araba), beste muturrean ere baditu (Bizkaia eta Gipuzkoa). Era askotako propietatea ageri dugu, eta horrek, askotariko erabilera eta kudeaketa ekar ditzazke.

aitorr

Mundu mailan, jabetza publikoko basoen proportzioa jaitsi egin da 1990etik, eta jabetza pribatuko basoen eremua handitu egin da. Administrazio publikoek jabetza publikoko baso-azaleraren% 83 kudeatzeko eskubidea dute, eta hori ere murriztu egin da 1990etik. Gero eta baso publiko gehiago kudeatzen dituzte enpresek, erakundeek edo erakunde pribatuek eta komunitate indigenek eta tribalek. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasua azken kasu horrekin lotu genezake. Gure baso publiko gehienak tokiko administrazio-komunitateek kudeatzen dituzte (tokiko indigena-taldeek, azken batean), eta pribatuak direnean, tokiko indigenen (baserritarren edo haien ondorengoen) zati handi bat dira.

Basoek gaitz askori egin behar diete aurre, haien osasuna eta bizitasuna oztopatu eta ekosistema-ondasun eta zerbitzu ekosistemiko ugari eskaintzeko gaitasuna murriztu diezaieketelarik. Adibidez, suteek 98 milioi hektarea inguru kaltetu zituzten 2015ean. Eragin hori ez zen oso adierazgarria izan EAEn. Batez ere zona tropikaletan gertatu zen, non suak urte hartan guztizko baso-azaleraren %4 inguru erre baitzuen. Kaltetutako baso-azaleraren bi heren baino gehiago Afrikan eta Hego Amerikan zegoen. Hala ere, aurreko hausnarketa azpimarratzen dugu: gure portaera sozial eta ekonomikoak (adibidez herrialde horietatik prezio baxuko elikagaiak inportatzea) herrialde horien sorreran izan duen eraginaz arduratu beharko genuke.

Intsektuek, muturreko eritasun eta fenomeno meteorologikoek 40 milioi hektarea inguru kaltetu zituzten 2015ean, batez ere eremu epel eta borealetan. Hori bai izan dugula guk ere, gure basoetan osasun-kalteak nabarmen gehituz. Horien artean, radiata pinuaren landaketei eragiten dien gaixotasun fungikoa nabarmentzen da. Mundu-ikuskera horri esker, eskala handian, eskala handi horren ondorioetarako lotura handiagoa duela ikus dezakegu, hala nola klima-aldaketa edo globalizazioa, eta ez hainbeste tokian tokiko baso-landaketak kanpotik ekarritako espezieekin kudeatzeari.

Klima- eta osasun-arloko alarma-egoeren adierazpenen artean gaudenez, nazioarteko zein Euskal Herriko zientzialariak baso-soiltzearen arriskua zabaltzen saiatzen dira. Hala ere, kontuz ibili behar dugu mehatxu hori aztertzean, eta gure basoekin lotu ez. Euskal Autonomia Erkidegoko basoak balantzaren alde positiboan kokatzen dira, azalera, bolumena, biomasa, karbonoaren finkapena, erabilera anitzak eta kudeaketa pribatu zein publiko jasangarria emanez munduko balantzeari.  

Horrek, baina, ez digu kezka saihestu behar. Gure tokiko jokabide sozial eta ekonomikoek eragina izan dezakete planetako beste leku batzuetan ezarritakoetan, eta baso-soiltze eta haren ondorio kaltegarriak eragin ditzazkete. Gure erabilera eta kontsumo sozialak birpentsatu eta zuzendu behar ditugu, munduko basoetan hobetze joerak (are gehiago) zuzentzeko. Horretarako, premiazkoa da erantzukizun soziala eta ekonomikoa gure gain hartzea, tokian tokiko baso-baliabideekin ahalik eta gehien hornituaz.

Alde horretatik, basoak babesteko adierazpenek ez dute zertan murriztu ekoizpen-aukera. Gure ustez, multifuntzionaltasunak, kudeaketaren planifikazio jasangarrian lortua, baso horien  erabilera anizkoitza bultzatu behar luke.

Planeta berean bizi den espezie bera gara. Gure tokiko ekintzek guztioi eragiten diguten egoera globalak eragiten dizkigute. Izan gaitezen horren jakitun, modu globalean ebaluatu ondoren, gure tokiko jarduerak zuzendu ahal izateko.

11/05/2020

Aitor Onaindia Bereziartua

Vicepresidente de Basoa Fundazioa

Fuente de datos e información: FAO. 2020. Evaluación de los recursos forestales mundiales 2020 – Principales resultados. Roma. https://doi.org/10.4060/ca8753es

Suscribete a nuestro boletín
Termino eta baldintzak onartzen dut