Eventos

BASO KUDEAKETAREN ZAINTZA BATERATUA

Egitaraua

BASO KUDEAKETAREN ZAINTZA BATERATUA

Kartela deskargatu

Aurrekariak

Basoa Fundazioa baso ekosistemen garrantzia zabaldu, berauen hedatze eta babesa hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio eta abarrekin parte hartu eta lursail kudeatzaileekin jarduten duen Irabazi asmorik gabeko erakundea da.

Badira urte batzuk, lurren kudeatzailearen ikuspegitik ikusita, naturaren kudeaketaren alderdi garrantzitsu batzuk erakutsi dituzten ekitaldiak antolatzen daramagula. Horretantxe saiatuko gara berriro.

Gaur egungo gizartea, bere ohiturak, joerak eta balioak, aldatzen ari dira. Gaur egun, zalantzan daude baso-jabetzaren belaunaldi-aldaketa, baso-ekoizpenaren praktika eta basoek eskaintzen dituzten zerbitzu batzuk (egurra eta abar) merkaturatzeko aukera. Ez da nahi, ezin da, edo ez da uzten. Horren aurrean, irtenbide bat jabeen artean elkartzea izan liteke. Elkarrekin eta modu delegatuan kudeatu eta merkaturatzea.

Hau ez da kontu berria. Badugu aurreko kasuen berri, bai denboran naiz espazioan banatuak, nun aukera honi ekin zaion.  Horietako batzuk aztertuko ditugu. 

Helburua

Ezarritako baso-zaintza bateratuko kasu batzuk aztertzeko jardunaldi bat antolatu eta aukera horiei buruzko eztabaida bateratu bat izan.

Jardunaldia

Batez ere, honei zuzendua dago:

  • Ingurumenaren arautze eta antolaketan eskumenak dituzten adminisrtazioak
  • Natur gunean lursail-jabe eta kudeatzaile direnak
  • Natur guneetan ikerketa eta sustapena dagozkien erakundeak (unibertsitateak, ikerketa eta garapen zentroak, landa garapen elkarteak, natura babesteko talde eta elkarteak, erabiltzaileen taldeak …)

COVID-19 delakoaren ondorioz ezarritako osasun alertaren ondorioz, ekitaldia egiteko tokia eta formatua berrantolatu ditugu.

Jardunaldiak egun trinko eta bakarrekoa izaten jarraituko du. Hala nahi duenak, bertaratze aukera izanez jarraituko du. Hala ere, kokaleku berriaren edukiera (ez da Orona Fundazioaren aretoan egingo, Azpeitiko Soreasu zineman baizik) murriztua izango da, beharrezko den giza urruntzea une oro bermatzeko. Hori dela eta, aldez aurretik izena eman behar da aretora joan ahal izateko.

Hizlari gehienek bertoratuta parte hartuko dute, eta horrek, dinamismoa eta atsegintasuna ekarriko ditu. Hala ere, bai beraiek nola bertaratuko diren beste guztiek osasun segurtasuneko arau zorrotzak bete beharko dituzte. Nahitaez joan behar da maskararekin, eta ekitaldiaren antolatzaileek emandako jarraibideak bete.

Berrikuntza bezala, jardunaldia zuzenean emango da Youtubeko gure kanalean. www.basoa.org gure web orriaren bidez era aske eta zabal batean jarraitu ahal izango delarik. Gero, bideo horiek Youtubeko gure kanalean egongo dira eskuragarri.

Jardunaldia hiru zatitan banatuko da. Goizeko lehen orduan, antolatzaileen sarrera labur baten ondoren, aspalditik ezarritako esperientzia batzuen aurkezpena egingo da. Bestean, lehenengo etenaldiaren ondoren (oraingoan kaferik gabe), kasu berrienak aurkeztuko dira. Eta azkena, bazkaltzeko etenaldiaren ondoren (aurten bertaratu direnek beren kabuz bazkaltzeko tokia bilatu beharko dute), gure inguruan ezarritako kasuen aurkezpena aztertzeko.

Hizlariek eta beraien gaiek aurkezpen labur bat izango dute. Atalen amaiera bakoitzean, bertaratutakoek parte har dezaketen mahai-inguru bana egongo da (baita Internet bidez jarraitzen dutenek mezuak erabiliz ere).

JARDUNALDIAREN TOKIA

KOKAPENA

ZUZENEAN JARDUNALDIA JARRAITZEKO ESTEKA

JARDUNALDIAREN TOKIA

BASO KUDEAKETAREN ZAINTZA BATERATUA

2020ko urriak 23, ostirala. Soreasu zinema aretoan, Azpeitia (Gipuzkoa)


09:00 Jardunaldiaren aurkezpena Basoa Fundazioko ordezkaria
09:10 Aspaldiko saiakuntzak Pedro Agustín Medrano Ceña Soriako Baso Jabeen Elkarteko zuzendari teknikoa (Bazkideen mendiak)
09:55 Tomás Sánchez Pellicer eta David García Castillo Agresta S. Coop.-ko bazkide sortzailea eta teknikaria (Cabeza de Hierro - Los Belgas mendia) eta Agresta-ko berrikuntza eta garapeneko koordinatzailea
10:40 Galderak eta eztabaida Baso ingeniari tekniko eta baso eta ingurune natural ingeniaritza graduatuen buru autonomikoaren ordezkoa (moderatzaile)

Atsedenaldia (11:15 – 11:30)

11:30 Saiakuntza berriak Jorge Manuel Bouzas Tomé Galiziako Baso Jabeen Elkarteko teknikaria (SOFOR koordinatzailea)
12:00 Patricia Gómez Agrela Confederación de Organizaciones de Selvicultores de España (COSE) kudeatzailea eta PROMINIFUN bazkide
12:45 Galderak eta eztabaida Mendi Ingeniarien Elkargo Ofizialeko buru autonomikoa (moderatzaile)

Bazkaria (13:30 – 15:00)

15:00 Gertuko saiakuntzak Kepa Pérez Urraza eta Juan Goti Elejalde UPV/EHUko Didkatika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle 30 urtez eta Baso eta higiezinen jabetzak kudeatzeko enpresako kudeatzailea (Patronos del Valle de Zeberio Sto. Tomas de Olabarrieta S.L. partaide)
15:45 Mikel Mari Karrera Egialde UPV/EHUko Enpresa eta Zuzenbide Zibil Saileko Unibertsitate irakasle titularra (Leitzaran bailarako Elduaingo oihanak kudeatzeko elkarteak)
16:30 Juan Miguel Villarroel Garcia eta Eduardo Montero Eseverri Foresna-Zurgaiaren kudeatzailea eta Nafar taldekatzetako teknikari arduraduna
17:15 Galderak eta eztabaida Baskegurreko zuzendaria (moderatzaile)    

JAITXI EGITARAUA.

HIZLARIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Aspaldiko saiakuntzak

  • Pedro Agustín Medrano Ceña

-    Soriako Baso Jabeen Elkarteko zuzendari teknikoa (Bazkideen mendiak).

-   

-   

-    Kontaktua: pedro.medrano@asfoso.org

  • Tomás Sánchez Pellicer

-    Agresta S. Coop.eko bazkide sortzailea eta teknikaria, Cabeza de Hierro mendiaren (Los Belgas) kudeatzaile gisa

-    Mendi ingeniaria eta Agresta S. Coop.eko bazkide sortzailea. Baso antolamendu, basogintza, plangintza eta baso kudeaketa iraunkorrean espezializatuta dago, ekoizpen eta babes helburu desberdinak dituzten mendietan esperientzia handia, eta larreen antolamendu eta abeltzaintzako aprobetxamenduan. Baso kudeaketarako hainbat plan idatzi ditu eta basogintza-abeltzantzarako 100.000 ha-tan baino gehiagotan, eta 150.000 ha-tik gorako baso-inbentarioak diseinatu eta koordinatu ditu. Era berean, ekoizpen-ikuspegi desberdinak dituzten mendien kudeaketan ere lan egiten du zuzenean, mozketen seinaleztapen kualifikatutik eta horien merkaturatze eta kontroletik hasi eta agrobasogintza eta basogintza proiektuen aholkularitzaraino. Gaur egun, Baso-baliabideen ebaluazioa, Klima-aldaketa eta Baso-baliabideen mobilizazioa arloetan dihardu. LIFE FOREST CO2 proiektuaren koordinatzailea da Agresten, eta Madrileko Cabeza de Hierro mendiaren (Pinar de los Belgas) kudeaketaz arduratzen da.

-    Hitzaldiak Cabeza de Hierro mendiaren (Pinar de los Belgas) kudeaketa, jabetza beraren esku daraman 180 urteko ibilbidea, egungo arazoak eta etorkizuneko ikuspegiak jorratuko ditu.

-    Kontaktua: tsanchez@agresta.org

  • David García Castillo

-    Agresta-ko berrikuntza eta garapeneko koordinatzailea

-    Mendi ingeniaria. 8 urtez berrikuntza-aholkulari gisa Euskadin lan egin du (Manahmana kooperatiba, bazkide sortzailea). Agresta-ko basoa mobilizazio arloa koordinatu du (mendi pribatuen kudeaketa eta aprobetxamenduen komertzializazioa). Gaur egun, Agresta-n, inbentarioko irtenbide teknologikoak teledetekzio bidez planteatzearen eta sustatzearen arduraduna da, baita baso-aprobetxamenduak kudeatzearen arduraduna ere.

-    Baso-aprobetxamenduen historia luzea duen mendi pribatu handi baten kudeaketari buruzko ikuspegia (Pinar de los Belgas, Madril), aurre egin beharreko erronkak eta jabetza horren kudeatzaile garen aldetik proposatzen ditugun irtenbideak..

-    Kontaktua: dgarcia@agresta.org

Saiakuntza berriak

  • Martí Rosell Ibarz

-    Associació de Propietaris del Montnegre i el Correder-eko kudeatzailea.

-    Kataluniako basogintzan, eremu publikoan zein pribatuan, 15 urtetik gorako esperientzia duen Mendietako ingeniaria. Antolaketan, baso kudeaketan eta oihangintzako produktuak merkaturatzen espezializatua.

-    2017an, Bartzelonako lurraldean dagoen Montnegre i el Corredor eskualdeko Jabeen Elkarteak, Montnegre i el Corredorreko baso ekoizleen elkartea sortzea sustatu zuen (Agrupació Forestal del Montnegre i el Corredor SL). Elkarte horrek basoaren kudeaketan euskarri-lanak egiten ditu eta sortzen diren produktuak merkaturatu (biomasa, bilgarrietarako zura, artelatzak).

-    Kontaktua: mrosell@montnegrecorredor.org

  • Jorge Manuel Bouzas Tomé

-    Galiziako Baso Jabeen Elkarteko teknikaria (SOFOR koordinatzailea).

-    Basoak Sustatzeko Elkarteen (SOFOR) esperientzia Galizian.

-    Kontaktua: jbouzas@selga.es

  • Patricia Gómez Agrela

-    Confederación de Selvicultores de España (COSE)ko kudeatzailea.

-    Baso-politikari buruzko gaietan Administrazio Publikoekin hitz egiten du, Espainiako baso-jabe pribatuak ordezkatzen ditu, eta haien eskubideak eta interesak defendatzen ditu foroetan, eztabaida-mahaietan eta nekazaritza- eta landa-eremuko batzordeetan. Bere elkartekideekin batera, mendiko baliabide guztiei balioa emateko proiektuak garatzen ditu, eta proposamen tekniko naiz lege eta zerga-ekimenak egiten ditu basoen kudeaketa iraunkorra sustatzeko. Baso-plan, estrategia eta araudiak egiteko eta haien segimendua egiteko prozesuetan parte hartu du. PASSFOR (Plan Activación Socioeconómica del Sector Forestal), PAF (Plan de Actuación Forestal), PAC (Política Agrícola Común), Biomasa (PANER, PER, CTN 164…), EUTR (ECko 995/2010 zbk) PEFC baso ziurtagiria (UNE 162.001 eta 162.002 arauak) 2000 Natura Sarea eta, bereziki, Baso Fiskalitatean. Gaur egun, Natur Ingurunearen Ingeniaritza eta Kudeaketako doktoretza egiten ari da UPMko Mendi, Baso eta Natur Inguruneko ETSIn.

-    Minifundioaren ikuspegi orokorra, problematika, hari ekiteko moduak eta arrakasta-kasu batzuk eskainiko ditu.

-    Kontaktua: patricia.gomez@selvicultor.net

Gertuko saiakuntza

  • Kepa Pérez Urraza

-    UPV/EHUko Didkatika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle 30 urtez.

-    Pedagogian Doktorea. Ondare kulturalez hainbat libururen idazle. Egun jubilatua.

-    Olabarrietako San Tomas Patronatua. Erdi Arotik baso eta kortabasoekin lotutako esperientzia.

-    Kontaktua: kepa.perez@ehu.eus

  • Juan Goti Elejalde

-    Baso eta higiezinen jabetzak kudeatzeko enpresako gerentea

-    Mendi ingeniaria. Patronos del Valle de Zeberio Sto. Tomas de Olabarrieta S.L. administrazio kontseiluko baso aholkularia. Baso jabea. Bizkaiko Baso Jabeen Elkarteko Gobernu Batzordeko kidea.

-    Zeberioko (Bizkaia) Sto Tomas de Olabarrietako Patronatuaren historia, eraketa, bilakaera eta egungo kudeaketa berezia azalduko da.

-    Kontaktua: juangoti@gotiforestal.com

  • Mikel Mari Karrera Egialde

-    UPV/EHUko Zuzenbide Zibil Saileko Unibertsitate irakasle titularra.

-    Zuzenbideko doktorea. Euskal Zuzenbide Zibileko eta Nekazaritza Zuzenbideko ikertzaile espezialista.

-    Elduaingo baso kudeaketa elkarteak Leitzaranen isla paradigmatiko gisa, mendien aprobetxamendu kolektibotik jabetza pribatuaren kontzepzio modernora pasatu eta berregokitzera

-    Kontaktua: mikelmari.karrera@ehu.eus

  • Juan Miguel Villarroel Garcia

-    Foresna-Zurgaiaren gerentea

-    Mendi ingeniaria. Foresna-Zurgaia Nafarroako Baso Jabeen Elkarteko gerentea, 50 udal, 250 jabe partikular, 3 ibar-batzar eta 4 baso-jabeen elkarte dituena.

-    Jardunaldi honetan, Pirinioetan baso-elkarteak sortzeko ideia nola sortu zen eta hasierako arazoak azalduko dira.

-    Kontaktua: jmvillarroel@foresna.org

  • Eduardo Montero Eseverri

-    Foresna-Zurgaian teknikari.

-    Mendi ingeniaría. Baso taldekatzeetako arduraduna nafarroan. Eskarotzeko baso jabea.

-    Arrakasta-kasuak Nafarroan. Nafarroako Pirinioetan lortu den baso elkarteen eredua eta kudeaketa azaltzea.

-    Kontaktua: eduardomontero@foresna.org

Izen-ematea

Izen-ematea dohainik. Izena emateko hurrengo imprimaki hau bete.
Izena(*)
Please type your full name.

Abizenak(*)
por favor introduce tu apellido

Jatorria(*)
Please tell us how big is your company.

Enpresaren/Administrazioaren jatorria
Entrada no válida

Posta elektronikoa
Invalid email address.

Telefonoa
Entrada no válida

Captcha(*)
CaptchaEntrada no válida

  • LOGO BERRIAej ekonomia garapen horizontal
  • logo diputacion bizkaia
  • logo diputacion alava
  • logo diputacion gipuzkoa

  • logo basoa
  • logo colegio ing montes
  • Baskegur1 buena
  • LOGO ACTUAL. FORESTALES

Naturan gure kudeaketarako teoria eta praktika.

Egitaraua

Aurrekariak

Basoa Fundazioa baso ekosistemen garrantzia zabaldu, berauen hedatze eta babesa hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio eta abarrekin parte hartu eta lursail kudeatzaileekin jarduten duen irabazi asmorik gabeko erakundea da.

Pasadan urtean, lurren kudeatzailearen ikuspegitik begiratuta, naturaren kudeaketan garrantzitsu diren hainbat alorren erakusleku izan zen lehen jardunaldi bat antolatu genuen.

Aurten ikuspuntu honetara itzultzen gara, giza parte-hartze baten ikusmoldera, naturan gure kudeaketarako teoría eta praktikan fokuratuz. Natura kudeatzaileen parte-hartzea, kultura eta sozietate zehatz batean kokatzen dugu horrela: landatarra, bere berezitasun eta beharrekin.

Helburua

Naturaren kudeaketa eta kudeatzaile horien inplikazio kultural eta sozialei lotutako alor garrantzitsuak erakutsiko diren jardunaldi bat antolatu.

Jardunaldia

Batez ere, honei zuzendua dago:

  • Ingurumenaren arautze eta antolaketan eskumenak dituzten administrazioak.
  • Natur gunean lursail-jabe eta kudeatzaile direnak.
  • Natur guneetan ikerketa eta sustapena dagozkien erakundeak (unibertsitateak, ikerketa eta garapen zentroak, landa garapen elkarteak, natura babesteko talde eta elkarteak, erabiltzaileen taldeak...)

Egun trinko eta bakarreko formatua izango du. Horrela, bertaratze eta parte-hartze aukerak hobetu nahi dira. Oso-osorik toki berean egingo da, goizean goiz hasi eta arratzalde erdirako buaktu nahian. Tokian bertan jateko eskaintza luzatuko da, denbora galtzeak murriztu eta bertaratutakoen zakabanatzea ekiditzeko.

Jardunaldia bitan banatuko da, bata goizekoa, sarrera labur baten ondoren naturarekiko giza parte-hartzean garrantzitsu ikusten diren 3 alderdiren aurkezpena izango duena (sozial, ekologiko eta praktikoa) eta bestea arratzaldekoa, alor kulturalekoa, nun gai hauek jasotzen dituen film dokumental bat ikusiko den.

Hizlariek eta beraien gaiek aurkezpen labur bat izango dute. Atalen amaiera bakoitzean, bertaratutakoek parte har dezaketen mahai-inguru bana egongo da.

Nola iritsi.

Hizlariak

Álvaro Aunós Gómez (alor praktikoa (basogintza))

  • Basogintzako Unibertsitate Eskokako katedraduna - Lleidako Unibertsitatea
  • Mendi ingeniari doktorea. 1980tik 1992ra Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionaria. Ikerketa ildo nagusiak: izei basoen kudeaketa eta basogintza tratamenduen finantziazio errentagarritasuna.
  • Basogintza kudeaketaren oinarri basikoak.
  • Kontaktua: aaunos@pvcf.udl.es

Angry Inuk (Inuit haserretuta) (Alor kurlturala)

  • Alethea Arnaquq-Baril zuzendari Inuitaren filma dokumentala. Kanadako "Hot Docs" (2016) Publikoaren sariarekin; Kanadako(2016) "Toronto International Film Festival'ko "Canada`s Top Ten People`s Choice Award - TIFF" sariarekin; Alemaniako "Berlinale, Berlin International Film Festival"n (2017) eta Kataluniako DocsBarcelona jaialdian (2017)Panorama Sekzio Ofizialeko sariarekin saritua.
  • Alethea Arnaquq-Baril kanadiar Artikoko zuzendari inuit bat da, nun bere "Unikkaat Studios" produkzio konpainia bait dagoen. Bere lana inuit kulturaren biatan diardu eta kultura hori aldarrikatu eta gordetzean datza.
  • Dokumental honekin, Alethea Arnaquq-Baril zuzendariak bizimoldea aurreritsi kulturalekaz inguratzen dioten bere herriari, defendatzeko eta aurrez-aurre inoiz entzun nahi izan ez dituzten ekologista talde haundi internazionalei aurre egitko aukera luzatzen dio azkenean.

Froilán Sevilla Martinez (alor ekologikoa)

  • Merindadeetako Lurralde Ataleko Burua. Gaztela eta Leongo Batzordea.
  • Mendi ingeniari doktorea. "Una teoría ecológica para los montes ibéricos" liburuaren idazle eta beste artikulu eta liburu batzuetan laguntzailea. Mendi publikoen kudeatzaile bi hamarkadetan.
  • Mendiak interpretatu eta kudeatzeko base ekologiko bat azalduko du labur-labur.
  • Kontaktua: sevmarfr@jcyl.es

Jaime Izquierdo Vallina (giza alorra)

  • Mendiko Herrien Espainiar Elkarteko kontseilu aholkulariko koordinatzailea.
  • Geologi Zientzietan lizentziatua. Oviedoko Unibertsitatea 1981ean. 1983tik ingurugiro, ekologia aplikatu eta landa garapenean diardu lanean udaletxe asturiar eta Asturiasko Gobernuri lotuta. Gainera, idazle, saiakera-idazle eta artikulugile ere bada. Bere liburuen artean nabarmentzen dutenak: "Manual para agentes de desarrollo rural" (2001); "Marqueses, funcionarios políticos y pastores: crócnica de un siglo de desencuentros entre naturaleza y cultura en los Picos de Europa" (2006); "Asturias, región agropolitana" (2008); "La casa de mi padre" (2012); "La conservación cutural de la naturaleza" (2013) eta "La gestión creativa del cabreo" (2017).
  • Kriptosistema (ekintza eta lanen multzoa eta berauen joera) eta fenosistemaren (kanpo itxura eta ekosistemaren osasuna) arteko loturaren araberakoa den mendiearen kudeaketa optimoa aztertuko du. Mendiaren ekologia eta ekonomia bateratzeko modu orekatu batean barneratuko gaitu, bata eta bestea lehenetsiz emndi modeloaren, eta edozein kasutan ere, bi zientsia horien ezartzean oinarri eta mugen kontzeptuak ikusiaz.
  • Kontaktua: agropolitano@gmail.com

Josu Azpitarte Andrinua (alor praktikoa (osasuna))

  • Baskegur (Euskadiko Egurraren Elkartea)
  • Mendi ingeniaria. Baskegurreko Osasun Talde Teknikoko partaidea.
  • Euskadiko baso-masen osasun erronka nagusienei aurre egiteko Baskegurreko Aholku Taldean hasitako ekintza nagusienak azalduko ditu.
  • Kontaktua: jazpitarte@baskegur.org

Izen-ematea

Izen-ematea dohainik. Izena emateko hurrengo imprimaki hau bete.
Izena(*)
Please type your full name.

Abizenak(*)
por favor introduce tu apellido

Jatorria(*)
Please tell us how big is your company.

Enpresaren/Administrazioaren jatorria
Entrada no válida

Posta elektronikoa
Invalid email address.

Bazkariaren zenbatekoa 15€ da. Kontu-zenbakia Kutxabank-eko ES62-2095-5067-18-1062665137a da. Ordainketa Martxoaren 16a baino lehen. Ordainketa egiterakoan izen-abizenak adierazi.
Captcha(*)
CaptchaEntrada no válida

  • logo diputacion gipuzkoa

  • logo diputacion bizkaia
  • logo diputacion alava
  • logo diputacion gipuzkoa

  • logo colegio ing montes
  • Baskegur1 buena

Zientzia basoaren gure kudeaketan.

2019ko martxoak 22, ostirala. Orona Ideoko Zero entzungelan, Hernani (Gipuzkoa).

Ikusi egitaraua.

Aurrekariak

Basoa Fundazioa baso ekosistemen garrantzia zabaldu, berauen hedatze eta babesa hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio eta abarrekin parte hartu eta lursail kudeatzaileekin jarduten duen Irabazi asmorik gabeko erakundea da.

Lurren kudeatzailearen ikuspegitik begiratuta, naturaren kudeaketan garrantzitsuak diren atalak jardunaldietan erakutsiaz hainbat urte daramatzagu jadanik.

Aurten, gure kudeaketarekiko begirada, giza esku-hartzearekikoa, kultura zientifikotik egitea nahiko genuke. Esparru zientifikoa aztertuko dugu, bedorren egoera egungo gizartean eta basoaren gure kudeaketan dauden alor eztabaidagarri batzuetan sakondu.

Helburua

Gure gizartearen garapen egokian zientziak duen garrantzia azalduko duen jardunaldi bat antolatu, eta honen estalduran, baso kudeaketaren gai eztabaidagarri batzuk aztertu.

Jardunaldia

Gehien batean nori zuzendua:

  • Natur inguruaren arauketaeta eta antolamenduan zeresana duten administrazioak
  • Natur inguruko lurren jabe eta kudeatzaileak
  • Natur inguruetako ekintzetan ikerketa eta bultzadarako gertutasuna duten erakundeak(unibertsitateak, ikerketa eta garapen guneak, landa garapen elkarteak, natura babeserako talde eta elkarteak, erabiltzaileen taldeak eta abar)
  • Ikerketa eta hesiketa erakundeak

Egun trinko bakar bateko formatua izatea nahi da. Horrela, bertara etortzeko aukera hobetu eta parte-hartzea zehaztu nahi direlarik. Goizean-goiz hasi eta arratzalde erdirako bukatu nahirik, bere osotasunean, leku berean burutuko da. Bertaratutakoen denbora galtze eta sakabanaketa gutxitzeko, jateko aukera eskeiniko da lekuan bertan.

Antolatzaileen sarrera bizkor baten ondoren, jardunaldia hiru ataletan zatituko da, jardunaldiaren goizeko lehen orduan kultura zientifikoaren aurkezpen bat, egungo gizartean zientziak duen garrantzia eta arazoa, kafea hartzeko etenaldiaren ondoren mendi eta landa eremuen kudeaketan ilargiaren efektuak izan dezakeen eztabaida jorratuko (edo bedorren eragin eza, eta ondorioz, ingurugiroko benetako elementu eragileen azterketa) eta azkena, bazkaltzeko etenaren ondoren, eukalipto landaketen eta ekosistema naturaletan hauen eragina, edo eza, landuko duena.

Parte-hartze bakoitzeko, aukeratutako hizlariaren eta bere hitzaldiaren berri emanez, sarrera txiki bana egingo da. Atal bakoitzaren bukaeran, bertaratutakoek parte hartu ahal izango duten galdera eta zalantza txanda bana burutuko dira baita.

Nola ailegatu.

ZIENTZIA BASOAREN GURE KUDEAKETAN

2019ko martxoak 22, ostirala. Orona Fundazioaren areto nagusian, Hernani (Gipuzkoa)

09:00 Jardunaldiaren aurkezpena Basoa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundietako erakunde karguen eskutik
09:30 Zientzia El secreto de la naturaleza Pedro Miguel Etxenikeren ideien inguruko filma dokumentala (Eztabaidarako bertaratuko da)
10:50 Mauricio-José Schwarz Huerta Zientzian eta pentsamendu kritikoan espezializatutako kazetaria
11:35 Galderak eta eztabaida Mendi Ingeniarien Elkargo Ofizialeko buru autonomikoa (moderatzaile)

Deskantsua

12:30 Ilargia Javier Armentia Fructuoso Iruñako planetarioko zuzendaria
13:15 Daniel Marino Bilbao Ikerbasque ikerlari UPV/EHUko landare biologia eta ekologiako departamentuan.
14:00 Galderak eta eztabaida Baso ingeniari tekniko eta baso eta ingurune natural ingeniaritza graduatuen buru autonomikoa (moderatzaile)

Bazkaria

16:00 Eukaliptoa Inés Álvarez Fernández Errege Lorategi Botanikoko Bioaniztasun eta Kontserbazio Sailean (CSIC) Ikerlari Titularra
16:45 Luis Gil Sánchez Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko katedraduna
17:30 Galderak eta eztabaida Baskegurreko zuzendaria (moderatzaile)
18:00 Jardunaldiaren itxiera USSEko zuzendaria

Hizlariak

Daniel Marino Bilbao.(ILARGIA).

  • UPV/EHUn Ikerbasque Research Associaten ikerlari.
  • Biologian doktore. Euskal Herriko Unibertsitaten (UPV/EHU) irakasle bisitari. UPV/EHUko Etika batzordeko Eragile Biologiko eta genetikoki aldatutako eragileekin ikerketan partaide. Mapping Ignorance zabalpen zientifikoko blogean laguntzaile.
  • "Landare fisiologiaren oinarrietatik bidaia. Nola izan zuhaitz bat." Hitzaldi honetan, zuhaitz baten funtzionamendurako eman behar diren gutxieneko baldintzak, bere funtzioak egin ahal izatekoak eta aldakorra den ingurune batean irauteko zuhaitzek dituzten estrategiak aztertuko dira.
  • Kontaktua: daniel.marino@ehu.eus

El secreto de la naturaleza. (ZIENTZIA).

  • José Antonio Pérez Ledok zuzendu eta K2000,  Mi Mesa Cojea eta Euskal Herriko Kultura Zientifikoko Katedrak elkar ekoitzitako filma dokumentala.
  • Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Materia Kondensatuaren Fisikako Katedraduna eta Donostia International Physics Centereko (DIPC) lehendakaria den Pedro Miguel Etxenike, solido egoeraren fisikan espezializatutako ikerlariaren irudiaren bueltan diardu.
  • Dokumental honekin, kultura eta filosofia zientifikoan barneratuko gara, bere bizitza eta ekintzen bidez, eremu honetako ahots esagun eta entsutetzuenetako baten bidez kontatua.

Inés Alvarez Fernández. (EUKALIPTOA).

  • Errege Lorategi Botanikoko Bioaniztasun eta Kontserbazio Sailean (CSIC) Ikerlari Titularra.
  • Madrileko Unibertsitate Konplutensetik Biologian doktore. 2011tik, Autonomia Elkargo eta Nekazaritza, Arrantza, Elikagai eta Ingurugiroko Ministerioko, Baso landare eta abere batzordeko aholku batzorde zientifikoko partaide.
  • Ikuspuntu zientifiko batetik, kanpotar espezie inbaditzaile kontzeptuaren berrikuspen bat egingo da eta inbasio baten ingurugiro arriskuak aztertuko. Interes ekonomiko edo soziala duten espezieak kategoria honetan izendatzetik eratorritako gatazka politiko eta sozialak azalduko dira.
  • Kontaktua: ines@rjb.csic.es

Javier Armentia Fructuoso.(ILARGIA).

  • Iruñako planetarioko zuzendaria.
  • Astrofisikoa eta hedabide eta sareetan zabaltzaile zientifikoa.
  • "Zuhaitz bat hutsetik abiatzeko unibertsu bat sortu beharra dago". Egia da hain gertukoa den baso baten prespektiba kosmikoa, gendearen puztu nahi izatetik datorrela dirudiela, baina neurri batean, handienaren fisikak txikienaren (edo gertukoenaren) nolabaiteko hausnarketa bat ahalbidetzen du, eta sistema askotan bezala, elkar eragin eta lotzen dira. Beste batzuk ez, nahiz eta gizakiak, ezinezko diren loturak egitako horren besteko joera duen.
  • Kontaktua: javarm@pamplonetario.org

Luis Gil Sánchez.(EUKALIPTOA).

  • Madrilgo Unibertsitate Politécnikoko katedraduna.
  • Biologoa, Mendi Ingeniaritzan doktorea, Sistema naturalak eta baso historia ikerketa lantaldeko (UPM) zuzendaria. Ingenieritza Errege Akademiako partaide. Basojabe.
  • Eukalipto generoko espezieak, espezie kanpotarrak dira baina ez inbaditzaileak. Berauen erabilpena, gizatalde kaletarrak hartutako aurreritsi eta kalteen aurrean, errenten sorreran eta landa garapenean (nahiz berauen inguru balio eta sortzen dituen produktuak behar dituen gizarte kaletarrean) ekarpen solidario bat da.
  • Kontaktua: luis.gil@upm.es

Mauricio-José Schwarz Huerta.(ZIENTZIA).

  • Zientzia eta pentsamendu kritikoan espezializatutako kazetaria.
  • "La izquierda feng-shui" liburuaren idazlea, "El rey va desnudo" Youtubeko kanalaren arduraduna, zabalpenerako bere "Muy interesante" programarengaitik 1997 Mexikoko Kazetarien Elkarteko Sari Nazionala. "El retorno de los charlatanes" blogaren egilea. 2006tik "El Correo" aldizkariko "Territorios" gehigarriko zientzia horria idazten du.
  • Zientziaren baztertze eta sineskeria eta gezurrak naturalaren inguruan, ametsezko iraganaz eta mundu kaletarraren landa guneko errealitateari buruzko ezjakintasuna. Ilustrazioaren balioak eta zientzia, new age eta abere eta landare ondare kudeaketan ikuspegi postmodernoei aurrez-aurre jarrita.
  • Kontaktua: mschwarz@gmail.com

Izen-ematea

Izen-ematea dohainik. Izena emateko hurrengo imprimaki hau bete.
Izena()
Please type your full name.

Abizenak()
por favor introduce tu apellido

Jatorria()
Please tell us how big is your company.

Enpresaren/Administrazioaren jatorria
Entrada no válida

Posta elektronikoa
Invalid email address.

Bazkariaren zenbatekoa 15€ da. Kontu-zenbakia Kutxabank-eko ES62-2095-5067-18-1062665137a da. Ordainketa Martxoaren 10a baino lehen. Ordainketa egiterakoan izen-abizenak adierazi.
Captcha()
CaptchaEntrada no válida

  • logo diputacion gipuzkoa

  • logo diputacion bizkaia
  • logo diputacion alava
  • logo diputacion gipuzkoa

  • logo colegio ing montes
  • Baskegur1 buena

Natura eta bere kudeatzaileen babesa. 2017ko martxoak 17,ostirala. Orona Fundazioaren areto nagusian, Hernani (Gipuzkoa)

Kartela jeitsi.

Aurrekariak

Basoa Fundazioa baso ekosistemen garrantzia zabaldu, berauen hedatze eta babesa hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio eta abarrekin parte hartu eta lursail kudeatzaileekin jarduten duen Irabazi asmorik gabeko erakundea da.

2003 urtean sortu zenetik, babesgune natural zein landare eta abere espezieak babesten diardu. Horretarako, administrazio babes figuren diseinu eta plangintzan jarduteaz gain, berauek ezartzeko proiektu praktikoak proposatu eta zuzentzen ditu.

Bere parte hartzean baina, Basoa Fundazioa hutsune haundi eta zabal hedatuak aurkitzen ari da natura babesteko teoría, araudi, administrazio eta praktiketan. Egokitutako lursail-jabe eta kudeatzaileen eskubide eta garrantzia gutxiesten direlako.
Beste alde batetik, eta baso jardunari aska ezin lotuta, Jabearentzat eragin ekonomikorik ez duten externalidade positiboak daude. Hor, CO2 merkatua paradigmatikoa da, baso jabetzari lepo emanez sortzen dena. Gobernuek bere lurraldeko basoek xurgatzen duten CO2a deskontatzen dute eta industria desberdinei igorpen kuotak ezartzen. Zer esan higadura kontrolari edo ur erregimen hidrologikoari buruz.

Helburua

Lurralde antolaketa eta babes figuretan aintzakotzat hartzen ez diren alderdi garrantzitsuetan
sakonduko den jardunaldi bat antolatu. Egokitutako lursail-jabe eta kudeatzaileek duten garrantzia erakutsi eta azpimarratu nahi delarik.

Jardunaldia

Batez ere, honei zuzendua dago:

  • Ingurumenaren arautze eta antolaketan eskumenak dituzten adminisrtazioak
  • Natur gunean lursail-jabe eta kudeatzaile direnak
  • Natur guneetan ikerketa eta sustapena dagozkien erakundeak (unibertsitateak, ikerketa eta garapen zentroak, landa garapen elkarteak, natura babesteko talde eta elkarteak, erabiltzaileen taldeak ...)

Egun trinko eta bakarreko formatua izango du. Horrela, bertaratze eta parte-hartze aukerak hobetu nahi dira. Oso-osorik toki berean egingo da, goizean goiz hasi eta arratzalde erdirako bukatu nahian. Tokian bertan jateko eskaintza luzatuko da, denbora galtzeak murriztu eta bertaratutakoen zakabanatzea ekiditzeko.

Jardunaldia bitan banatuko da, bata jatordu aurrekoa, sarrera labur baten ondoren babes figura eta arautzeetan garrantzitsu ikusten diren 4 alderdiren aurkezpena izango duena (ekonomi, sozial, administratibo eta juridikoak) eta bestea jatordu ondorengoa, diseinu eta gauzatze praktiko eredugarri jotzen direnak azalduko dituena.

Sakondutako alderdi batzuek, hizlariak antolatzeko aukeren arabera, hizlari bikoitza izango dute. Hizlariek eta beraien gaiek aurkezpen labur bat izango dute. Atalen amaiera bakoitzean, bertaratutakoek parte har dezaketen mahai-inguru bana egongo da.

Nola iritsi.

Hizlariak

Pilar Martinez Rodriguez (Alor juridikoa)

  • “Pilar Martinez – Abogados” bulegoan abokatu titularra
  • Abokatu bezala ari delarik, ingurugiro zuzenbidean eta ingurugiro arautze nahiz gune babestuek eragindakoetan aditu

  • Ingurugiro arautzeek eragindako kalteak aztertuko ditu, landa eremuko jabetza eskubideei eta lehenagotik finkatutako eskubideak ordaindu beharrari arreta berezia eskainiz

  • Kontaktua: pilarmartinez@icam.es

Inma Astorkiza Ikazuriaga (Alor ekonomikoa)

  • Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra eta Ekonomia Aplikatu Zaileko Doktoradutza Programako Zuzendaria da
  • Ekonomian doktorea, baliabide naturaletan eta ingurugiro ekonomian aditua da baita. Lurralde erabilpen eta antolaketan ere jakin-mina du
  • Kontaktua: inma.astorkiza@ehu.eus

José Albiac Murillo (Alor ekonomikoa)

  • Ikerlari Zaragozako CITAn (nekazaritzako elikadura teknologi eta ikerketa gunea)
  • Ekonomian doktorea delarik, Ingurugiro eta natur baliabideen ekonomian aditua da. Irakasle elkartua da Zaragozako Unibertsitatean baita
  • Kontaktua: maella@unizar.es
  • Bi ekonomialariek batera aurkeztuko duten azalpenak hurrengo azpialorrak izango ditu:
    • Baso ekosistemak: kapital naturala (stock) versus eskaintzen dituzten zerbitzu sozio-ekologikoak (isuria)
    • Zerbitzu isuria baloratzeko iritzi eta modu desberdinak. Balorazio ekologiko, soziokultural eta ekonomikoa
    • Zerbitzu ekosistemikoen iraute eta jasangarritasun helburuak lortzean azterketa ekonomikoak duen ekarpena. Aukera kostu eta pizgarri nahiz ordainketa egiturek duten eginkizuna
    • Stakeholders-ek duten partehartzearen garrantzia

Inma Roiz Ulibarri (Alor kulturala)

  • Argitaratu berri den “Oro Verde” elaberriaren egilea
  • Idazle izateaz gain, kazetari bezala diardu., Horrez gain Antopologian lizentziatua da eta migrazioaetan aditu. Hedabide desberdinetan lan egin eta elkarlanean aritzen da, eta elaberritutako biografiei buruzko proiektu bat abían jarri berri du www.novelame.com web gunearen bitartez. Idaztearekin eta bere bizitokian, Aiarako bailarako Okendo herrian, Eusko Label tomate sasoiko laborantzarekin ustartzen dituen jardunak denak ere.
  • Egurra lan eta aberastasunaren seinale zenean, 50 eta 60 urteetako Euskal Herriko mendien ustiaketak suposatu zuen bizitze eta esperientzia gerturatu nahi du elaberri honek.
  • Kontaktua: imaroiz@gmail.com

Manuel Marey Pérez (Alor administratiboa)

  • Unibertsitate irakasle titularra eta koordinatzaile ProEpla-n (Santiago de Compostela Unibertsitateko Proiektu eta Antolaketa 1716 Ikerketa taldea)
  • Mendi ingeniaritza doktorea da eta Ikerketa Eraginkor eta Estadistikan Ikasketa Aurreratuan diplomaduna. Santiago de Compostela Unibertsitateko Proiektu eta Antolaketa irakasle baita. Gainera baso jabea da, Castroverde (Lugo) mendiko ekoisle elkarteko idazkari eta komunero Tórdea (Castroverde-Lugo) herri basoan
  • Baso kudeaketa eta antolaketaren arazoak aztertuko ditu baso produktiboetan. Interesatu desberdinen eginkizuna
  • Kontaktua: manuel.marey@usc.es

Xabier Bruña García (Alor administratiboa)

  • Ikertzaile koraboratzailea ProEpla-n (Santiago de Compostela Unibertsitateko Proiektu eta Antolaketa 1716 Ikerketa taldea)
  • Mendi ingeniaritzan doktorea, giza hezitzaile, nekazal ingeniari tekniko eta baso ingeniari teknikoa baita. Gaur egun Lugoko (Xunta de Galicia) Nekazal Bulegoko teknikari diardu.
  • Partehartutako baso antolaketa baten behar eta egokitasunaz hausnartuko du
  • Kontaktua: ringojbg@yahoo.es

Pablo Martinez de Anguita (Alor administratiboa)

  • Juan Carlos Erregea Unibertsitateko irakasle titularra eta Landscare aplikazioko zuzendaria
  • Mendi ingeniaritzan doktorea da eta irakasle New York, Yale nahiz Oxford Unibertsitateetan. Bere ikerketa, garatu bidean dauden herrialdeetan basoak eta txirotasunak duten loturan nahiz naturaren babeserako instrumentu politikoekonomikoen sortzean datza. LandsCare proiektua ere zuzentzen du, natura maitatu, zaindu eta gozatzen dutenen giza sarea eta paisaia natural eta kulturalaren edertasuna goratzean ardatz duen ingurugiro zerbitzuengatik ordainketa sistema. Ikusi: www.landscare.org
  •  Ingurugiro zerbitzuengaitik ordainketak aztertuko ditu. Zerbitzu hauek, gero eta gehiago errealitate bat bait dira, subsidiarietate printzipiogaitik, natura zaintzen dutenak, guztien onura emale bezala hartuak izan eta sistema hauen politika publikoak diseinatzea behar izateraino. Agerpen honetan sistema hauek zer diren, nola egin hauetatik irtendako politikak eta berauetan baso jabeen partehartzea azaldu nahi izango da.
  • Kontaktua: pablo@landscare.org

José Anastasio Fernández Yuste (Alor administratiboa)

  • Unibertsitate Eskolako Katedraduna Madrileko Unibertsitate Politeknikoan
  • Mendi ingeniaritzan doktoea da eta baso hidrologia eta erreka hidraulikan esperientzia tekniko eta zientifikoz irakazkuntzan diardu
  • Baso arloak, baliabide hidriko eta erreka ekosistemen osotasunean, ingurugiro eta ekonomikoki elementu ardatz izan daitezen aukeretaz hitz egingo du.
  • Kontaktua: tasio.fyuste@upm.es

Xesús Lage (Giza alorra)

  • Soziologia irakaslea Vigoko Unibertsitatean
  • Zientzia Politiko eta Soziologian lizentziatua Madrileko Unibertsitate Konplutensean, eta Santiago de Compostelako Unibertsitatean Soziologian doktore da. Baso jabe txikien arteko elkartzearen sustepenean diardu lanean Galiziako Basogintza Elkartean. Galiziako lehen Baso Plana (1992) burutu zuen lantalde teknikoarekin partehartu zuen eta “Bosques, sociedad y cultura forestal en Galicia” (2003) liburuaren egilea da baita mendi eta basoei buruz hitzegingo du, bere praktika eta irudi bereziak negoziatzen, elkar banantzen edota lehiatzen dituzten giza agenteen erabilpen eta irudikapenek sortutako tokiak. Horren ingurugiro jasangarritasuna nahiz ekonomikoa aztertuko ditu.
  • Horretarako, balioak, konpromesuak eta ekintza partekatuak ezartzeko giza ahalmen nahiz kulturala nahita nahi ez atondu behar izana dagoela uste duelarik.
  • Kontaktua: xalp@uvigo.es

Iker Elosegi (Alor praktikoa)

  • Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea
  • Iparraldean Natura 2000 gaia nola tratatzen den azalduko du
  • Kontaktua: iker@ehlgbai.org

Belén Zubieta de Piquer (alor praktikoa)

  • COSE LandsCare teknikaria.
  • Mendi ingeniaria. Teknikari COSEn (Espainiako Basogintza Elkarteen Konfederazioa) eta LansCaren.
  • LandsCare erakutsiko digu, naturaren gida eta webplantaforma/app batean ezarritako ingurugiro zerbitzuengatik ordainketa sistema bat. Lurralde horietatik bidaiatzen dutenei agertoki balio, bioaniztasun kultural eta guzti hau posible egiten dutenena erakusgarri jartzeko helburu duen bertako landa bizitza komunikatzen dien webplataforma/app batean ezarria. Bere helburua, landa ondare natural eta kulturala (eta guzti hori zaintzen dutenak) babestu eta goraipatzen laguntzea da.
  • Kontaktua: custodios@landscare.org

Izen-ematea

Izen-ematea dohainik. Izena emateko hurrengo imprimaki hau bete.
Izena(*)
Please type your full name.

Abizenak(*)
por favor introduce tu apellido

Jatorria(*)
Please tell us how big is your company.

Enpresaren/Administrazioaren jatorria
Entrada no válida

Posta elektronikoa
Invalid email address.

Bazkariaren zenbatekoa 15€ da. Kontu-zenbakia Kutxabank-eko ES62-2095-5067-18-1062665137a da. Ordainketa Martxoaren 10a baino lehen. Ordainketa egiterakoan izen-abizenak adierazi.
Captcha(*)
CaptchaEntrada no válida

  • logo diputacion gipuzkoa

  • logo diputacion bizkaia
  • logo diputacion alava
  • logo diputacion gipuzkoa

  • logo basoa
  • logo colegio ing montes
  • Logo colegio
  • Baskegur1 buena

Suscribete a nuestro boletín
Termino eta baldintzak onartzen dut