Kartela jeitsi.
Aurrekariak
Basoa Fundazioa baso ekosistemen garrantzia zabaldu, berauen hedatze eta babesa hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio eta abarrekin parte hartu eta lursail kudeatzaileekin jarduten duen Irabazi asmorik gabeko erakundea da.
2003 urtean sortu zenetik, babesgune natural zein landare eta abere espezieak babesten diardu. Horretarako, administrazio babes figuren diseinu eta plangintzan jarduteaz gain, berauek ezartzeko proiektu praktikoak proposatu eta zuzentzen ditu.
Bere parte hartzean baina, Basoa Fundazioa hutsune haundi eta zabal hedatuak aurkitzen ari da natura babesteko teoría, araudi, administrazio eta praktiketan. Egokitutako lursail-jabe eta kudeatzaileen eskubide eta garrantzia gutxiesten direlako.
Beste alde batetik, eta baso jardunari aska ezin lotuta, Jabearentzat eragin ekonomikorik ez duten externalidade positiboak daude. Hor, CO2 merkatua paradigmatikoa da, baso jabetzari lepo emanez sortzen dena. Gobernuek bere lurraldeko basoek xurgatzen duten CO2a deskontatzen dute eta industria desberdinei igorpen kuotak ezartzen. Zer esan higadura kontrolari edo ur erregimen hidrologikoari buruz.
Helburua
Lurralde antolaketa eta babes figuretan aintzakotzat hartzen ez diren alderdi garrantzitsuetan
sakonduko den jardunaldi bat antolatu. Egokitutako lursail-jabe eta kudeatzaileek duten garrantzia erakutsi eta azpimarratu nahi delarik.
Jardunaldia
Batez ere, honei zuzendua dago:
- Ingurumenaren arautze eta antolaketan eskumenak dituzten adminisrtazioak
- Natur gunean lursail-jabe eta kudeatzaile direnak
- Natur guneetan ikerketa eta sustapena dagozkien erakundeak (unibertsitateak, ikerketa eta garapen zentroak, landa garapen elkarteak, natura babesteko talde eta elkarteak, erabiltzaileen taldeak ...)
Egun trinko eta bakarreko formatua izango du. Horrela, bertaratze eta parte-hartze aukerak hobetu nahi dira. Oso-osorik toki berean egingo da, goizean goiz hasi eta arratzalde erdirako bukatu nahian. Tokian bertan jateko eskaintza luzatuko da, denbora galtzeak murriztu eta bertaratutakoen zakabanatzea ekiditzeko.
Jardunaldia bitan banatuko da, bata jatordu aurrekoa, sarrera labur baten ondoren babes figura eta arautzeetan garrantzitsu ikusten diren 4 alderdiren aurkezpena izango duena (ekonomi, sozial, administratibo eta juridikoak) eta bestea jatordu ondorengoa, diseinu eta gauzatze praktiko eredugarri jotzen direnak azalduko dituena.
Sakondutako alderdi batzuek, hizlariak antolatzeko aukeren arabera, hizlari bikoitza izango dute. Hizlariek eta beraien gaiek aurkezpen labur bat izango dute. Atalen amaiera bakoitzean, bertaratutakoek parte har dezaketen mahai-inguru bana egongo da.
Hizlariak
Pilar Martinez Rodriguez (Alor juridikoa)
- “Pilar Martinez – Abogados” bulegoan abokatu titularra
-
Abokatu bezala ari delarik, ingurugiro zuzenbidean eta ingurugiro arautze nahiz gune babestuek eragindakoetan aditu
-
Ingurugiro arautzeek eragindako kalteak aztertuko ditu, landa eremuko jabetza eskubideei eta lehenagotik finkatutako eskubideak ordaindu beharrari arreta berezia eskainiz
-
Kontaktua: [email protected]
Inma Astorkiza Ikazuriaga (Alor ekonomikoa)
- Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra eta Ekonomia Aplikatu Zaileko Doktoradutza Programako Zuzendaria da
- Ekonomian doktorea, baliabide naturaletan eta ingurugiro ekonomian aditua da baita. Lurralde erabilpen eta antolaketan ere jakin-mina du
- Kontaktua: [email protected]
José Albiac Murillo (Alor ekonomikoa)
- Ikerlari Zaragozako CITAn (nekazaritzako elikadura teknologi eta ikerketa gunea)
- Ekonomian doktorea delarik, Ingurugiro eta natur baliabideen ekonomian aditua da. Irakasle elkartua da Zaragozako Unibertsitatean baita
- Kontaktua: [email protected]
- Bi ekonomialariek batera aurkeztuko duten azalpenak hurrengo azpialorrak izango ditu:
- Baso ekosistemak: kapital naturala (stock) versus eskaintzen dituzten zerbitzu sozio-ekologikoak (isuria)
- Zerbitzu isuria baloratzeko iritzi eta modu desberdinak. Balorazio ekologiko, soziokultural eta ekonomikoa
- Zerbitzu ekosistemikoen iraute eta jasangarritasun helburuak lortzean azterketa ekonomikoak duen ekarpena. Aukera kostu eta pizgarri nahiz ordainketa egiturek duten eginkizuna
- Stakeholders-ek duten partehartzearen garrantzia
Inma Roiz Ulibarri (Alor kulturala)
- Argitaratu berri den “Oro Verde” elaberriaren egilea
- Idazle izateaz gain, kazetari bezala diardu., Horrez gain Antopologian lizentziatua da eta migrazioaetan aditu. Hedabide desberdinetan lan egin eta elkarlanean aritzen da, eta elaberritutako biografiei buruzko proiektu bat abían jarri berri du www.novelame.com web gunearen bitartez. Idaztearekin eta bere bizitokian, Aiarako bailarako Okendo herrian, Eusko Label tomate sasoiko laborantzarekin ustartzen dituen jardunak denak ere.
- Egurra lan eta aberastasunaren seinale zenean, 50 eta 60 urteetako Euskal Herriko mendien ustiaketak suposatu zuen bizitze eta esperientzia gerturatu nahi du elaberri honek.
- Kontaktua: [email protected]
Manuel Marey Pérez (Alor administratiboa)
- Unibertsitate irakasle titularra eta koordinatzaile ProEpla-n (Santiago de Compostela Unibertsitateko Proiektu eta Antolaketa 1716 Ikerketa taldea)
- Mendi ingeniaritza doktorea da eta Ikerketa Eraginkor eta Estadistikan Ikasketa Aurreratuan diplomaduna. Santiago de Compostela Unibertsitateko Proiektu eta Antolaketa irakasle baita. Gainera baso jabea da, Castroverde (Lugo) mendiko ekoisle elkarteko idazkari eta komunero Tórdea (Castroverde-Lugo) herri basoan
- Baso kudeaketa eta antolaketaren arazoak aztertuko ditu baso produktiboetan. Interesatu desberdinen eginkizuna
- Kontaktua: [email protected]
Xabier Bruña García (Alor administratiboa)
- Ikertzaile koraboratzailea ProEpla-n (Santiago de Compostela Unibertsitateko Proiektu eta Antolaketa 1716 Ikerketa taldea)
- Mendi ingeniaritzan doktorea, giza hezitzaile, nekazal ingeniari tekniko eta baso ingeniari teknikoa baita. Gaur egun Lugoko (Xunta de Galicia) Nekazal Bulegoko teknikari diardu.
- Partehartutako baso antolaketa baten behar eta egokitasunaz hausnartuko du
- Kontaktua: [email protected]
Pablo Martinez de Anguita (Alor administratiboa)
- Juan Carlos Erregea Unibertsitateko irakasle titularra eta Landscare aplikazioko zuzendaria
- Mendi ingeniaritzan doktorea da eta irakasle New York, Yale nahiz Oxford Unibertsitateetan. Bere ikerketa, garatu bidean dauden herrialdeetan basoak eta txirotasunak duten loturan nahiz naturaren babeserako instrumentu politikoekonomikoen sortzean datza. LandsCare proiektua ere zuzentzen du, natura maitatu, zaindu eta gozatzen dutenen giza sarea eta paisaia natural eta kulturalaren edertasuna goratzean ardatz duen ingurugiro zerbitzuengatik ordainketa sistema. Ikusi: www.landscare.org
- Ingurugiro zerbitzuengaitik ordainketak aztertuko ditu. Zerbitzu hauek, gero eta gehiago errealitate bat bait dira, subsidiarietate printzipiogaitik, natura zaintzen dutenak, guztien onura emale bezala hartuak izan eta sistema hauen politika publikoak diseinatzea behar izateraino. Agerpen honetan sistema hauek zer diren, nola egin hauetatik irtendako politikak eta berauetan baso jabeen partehartzea azaldu nahi izango da.
- Kontaktua: [email protected]
José Anastasio Fernández Yuste (Alor administratiboa)
- Unibertsitate Eskolako Katedraduna Madrileko Unibertsitate Politeknikoan
- Mendi ingeniaritzan doktoea da eta baso hidrologia eta erreka hidraulikan esperientzia tekniko eta zientifikoz irakazkuntzan diardu
- Baso arloak, baliabide hidriko eta erreka ekosistemen osotasunean, ingurugiro eta ekonomikoki elementu ardatz izan daitezen aukeretaz hitz egingo du.
- Kontaktua: [email protected]
Xesús Lage (Giza alorra)
- Soziologia irakaslea Vigoko Unibertsitatean
- Zientzia Politiko eta Soziologian lizentziatua Madrileko Unibertsitate Konplutensean, eta Santiago de Compostelako Unibertsitatean Soziologian doktore da. Baso jabe txikien arteko elkartzearen sustepenean diardu lanean Galiziako Basogintza Elkartean. Galiziako lehen Baso Plana (1992) burutu zuen lantalde teknikoarekin partehartu zuen eta “Bosques, sociedad y cultura forestal en Galicia” (2003) liburuaren egilea da baita mendi eta basoei buruz hitzegingo du, bere praktika eta irudi bereziak negoziatzen, elkar banantzen edota lehiatzen dituzten giza agenteen erabilpen eta irudikapenek sortutako tokiak. Horren ingurugiro jasangarritasuna nahiz ekonomikoa aztertuko ditu.
- Horretarako, balioak, konpromesuak eta ekintza partekatuak ezartzeko giza ahalmen nahiz kulturala nahita nahi ez atondu behar izana dagoela uste duelarik.
- Kontaktua: [email protected]
Iker Elosegi (Alor praktikoa)
- Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea
- Iparraldean Natura 2000 gaia nola tratatzen den azalduko du
- Kontaktua: [email protected]
Belén Zubieta de Piquer (alor praktikoa)
- COSE LandsCare teknikaria.
- Mendi ingeniaria. Teknikari COSEn (Espainiako Basogintza Elkarteen Konfederazioa) eta LansCaren.
- LandsCare erakutsiko digu, naturaren gida eta webplantaforma/app batean ezarritako ingurugiro zerbitzuengatik ordainketa sistema bat. Lurralde horietatik bidaiatzen dutenei agertoki balio, bioaniztasun kultural eta guzti hau posible egiten dutenena erakusgarri jartzeko helburu duen bertako landa bizitza komunikatzen dien webplataforma/app batean ezarria. Bere helburua, landa ondare natural eta kulturala (eta guzti hori zaintzen dutenak) babestu eta goraipatzen laguntzea da.
- Kontaktua: [email protected]