
BASO KUDEAKETAREN ZAINTZA BATERATUA
BASO KUDEAKETAREN ZAINTZA BATERATUA
Aurrekariak
Basoa Fundazioa baso ekosistemen garrantzia zabaldu, berauen hedatze eta babesa hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio eta abarrekin parte hartu eta lursail kudeatzaileekin jarduten duen Irabazi asmorik gabeko erakundea da.
Badira urte batzuk, lurren kudeatzailearen ikuspegitik ikusita, naturaren kudeaketaren alderdi garrantzitsu batzuk erakutsi dituzten ekitaldiak antolatzen daramagula. Horretantxe saiatuko gara berriro.
Gaur egungo gizartea, bere ohiturak, joerak eta balioak, aldatzen ari dira. Gaur egun, zalantzan daude baso-jabetzaren belaunaldi-aldaketa, baso-ekoizpenaren praktika eta basoek eskaintzen dituzten zerbitzu batzuk (egurra eta abar) merkaturatzeko aukera. Ez da nahi, ezin da, edo ez da uzten. Horren aurrean, irtenbide bat jabeen artean elkartzea izan liteke. Elkarrekin eta modu delegatuan kudeatu eta merkaturatzea.
Hau ez da kontu berria. Badugu aurreko kasuen berri, bai denboran naiz espazioan banatuak, nun aukera honi ekin zaion. Horietako batzuk aztertuko ditugu.
Helburua
Ezarritako baso-zaintza bateratuko kasu batzuk aztertzeko jardunaldi bat antolatu eta aukera horiei buruzko eztabaida bateratu bat izan.
Jardunaldia
Batez ere, honei zuzendua dago:
- Ingurumenaren arautze eta antolaketan eskumenak dituzten adminisrtazioak
- Natur gunean lursail-jabe eta kudeatzaile direnak
- Natur guneetan ikerketa eta sustapena dagozkien erakundeak (unibertsitateak, ikerketa eta garapen zentroak, landa garapen elkarteak, natura babesteko talde eta elkarteak, erabiltzaileen taldeak …)
COVID-19 delakoaren ondorioz ezarritako osasun alertaren ondorioz, ekitaldia egiteko tokia eta formatua berrantolatu ditugu.
Jardunaldiak egun trinko eta bakarrekoa izaten jarraituko du. Hala nahi duenak, bertaratze aukera izanez jarraituko du. Hala ere, kokaleku berriaren edukiera (ez da Orona Fundazioaren aretoan egingo, Azpeitiko Soreasu zineman baizik) murriztua izango da, beharrezko den giza urruntzea une oro bermatzeko. Hori dela eta, aldez aurretik izena eman behar da aretora joan ahal izateko.
Hizlari gehienek bertoratuta parte hartuko dute, eta horrek, dinamismoa eta atsegintasuna ekarriko ditu. Hala ere, bai beraiek nola bertaratuko diren beste guztiek osasun segurtasuneko arau zorrotzak bete beharko dituzte. Nahitaez joan behar da maskararekin, eta ekitaldiaren antolatzaileek emandako jarraibideak bete.
Berrikuntza bezala, jardunaldia zuzenean emango da Youtubeko gure kanalean. www.basoa.org gure web orriaren bidez era aske eta zabal batean jarraitu ahal izango delarik. Gero, bideo horiek Youtubeko gure kanalean egongo dira eskuragarri.
Jardunaldia hiru zatitan banatuko da. Goizeko lehen orduan, antolatzaileen sarrera labur baten ondoren, aspalditik ezarritako esperientzia batzuen aurkezpena egingo da. Bestean, lehenengo etenaldiaren ondoren (oraingoan kaferik gabe), kasu berrienak aurkeztuko dira. Eta azkena, bazkaltzeko etenaldiaren ondoren (aurten bertaratu direnek beren kabuz bazkaltzeko tokia bilatu beharko dute), gure inguruan ezarritako kasuen aurkezpena aztertzeko.
Hizlariek eta beraien gaiek aurkezpen labur bat izango dute. Atalen amaiera bakoitzean, bertaratutakoek parte har dezaketen mahai-inguru bana egongo da (baita Internet bidez jarraitzen dutenek mezuak erabiliz ere).
ZUZENEAN JARDUNALDIA JARRAITZEKO ESTEKA
BASO KUDEAKETAREN ZAINTZA BATERATUA
2020ko urriak 23, ostirala. Soreasu zinema aretoan, Azpeitia (Gipuzkoa)
09:00 | Jardunaldiaren aurkezpena | Basoa Fundazioko ordezkaria | |
09:10 | Aspaldiko saiakuntzak | Pedro Agustín Medrano Ceña | Soriako Baso Jabeen Elkarteko zuzendari teknikoa (Bazkideen mendiak) |
09:55 | Tomás Sánchez Pellicer eta David García Castillo | Agresta S. Coop.-ko bazkide sortzailea eta teknikaria (Cabeza de Hierro - Los Belgas mendia) eta Agresta-ko berrikuntza eta garapeneko koordinatzailea | |
10:40 | Galderak eta eztabaida | Baso ingeniari tekniko eta baso eta ingurune natural ingeniaritza graduatuen buru autonomikoaren ordezkoa (moderatzaile) |
Atsedenaldia (11:15 – 11:30)
11:30 | Saiakuntza berriak | Jorge Manuel Bouzas Tomé | Galiziako Baso Jabeen Elkarteko teknikaria (SOFOR koordinatzailea) |
12:00 | Patricia Gómez Agrela | Confederación de Organizaciones de Selvicultores de España (COSE) kudeatzailea eta PROMINIFUN bazkide | |
12:45 | Galderak eta eztabaida | Mendi Ingeniarien Elkargo Ofizialeko buru autonomikoa (moderatzaile) |
Bazkaria (13:30 – 15:00)
15:00 | Gertuko saiakuntzak | Kepa Pérez Urraza eta Juan Goti Elejalde | UPV/EHUko Didkatika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle 30 urtez eta Baso eta higiezinen jabetzak kudeatzeko enpresako kudeatzailea (Patronos del Valle de Zeberio Sto. Tomas de Olabarrieta S.L. partaide) |
15:45 | Mikel Mari Karrera Egialde | UPV/EHUko Enpresa eta Zuzenbide Zibil Saileko Unibertsitate irakasle titularra (Leitzaran bailarako Elduaingo oihanak kudeatzeko elkarteak) | |
16:30 | Juan Miguel Villarroel Garcia eta Eduardo Montero Eseverri | Foresna-Zurgaiaren kudeatzailea eta Nafar taldekatzetako teknikari arduraduna | |
17:15 | Galderak eta eztabaida | Baskegurreko zuzendaria (moderatzaile) |
HIZLARIEI BURUZKO INFORMAZIOA
Aspaldiko saiakuntzak
- Pedro Agustín Medrano Ceña
- Soriako Baso Jabeen Elkarteko zuzendari teknikoa (Bazkideen mendiak).
-
-
- Kontaktua: pedro.medrano@asfoso.org
- Tomás Sánchez Pellicer
- Agresta S. Coop.eko bazkide sortzailea eta teknikaria, Cabeza de Hierro mendiaren (Los Belgas) kudeatzaile gisa
- Mendi ingeniaria eta Agresta S. Coop.eko bazkide sortzailea. Baso antolamendu, basogintza, plangintza eta baso kudeaketa iraunkorrean espezializatuta dago, ekoizpen eta babes helburu desberdinak dituzten mendietan esperientzia handia, eta larreen antolamendu eta abeltzaintzako aprobetxamenduan. Baso kudeaketarako hainbat plan idatzi ditu eta basogintza-abeltzantzarako 100.000 ha-tan baino gehiagotan, eta 150.000 ha-tik gorako baso-inbentarioak diseinatu eta koordinatu ditu. Era berean, ekoizpen-ikuspegi desberdinak dituzten mendien kudeaketan ere lan egiten du zuzenean, mozketen seinaleztapen kualifikatutik eta horien merkaturatze eta kontroletik hasi eta agrobasogintza eta basogintza proiektuen aholkularitzaraino. Gaur egun, Baso-baliabideen ebaluazioa, Klima-aldaketa eta Baso-baliabideen mobilizazioa arloetan dihardu. LIFE FOREST CO2 proiektuaren koordinatzailea da Agresten, eta Madrileko Cabeza de Hierro mendiaren (Pinar de los Belgas) kudeaketaz arduratzen da.
- Hitzaldiak Cabeza de Hierro mendiaren (Pinar de los Belgas) kudeaketa, jabetza beraren esku daraman 180 urteko ibilbidea, egungo arazoak eta etorkizuneko ikuspegiak jorratuko ditu.
- Kontaktua: tsanchez@agresta.org
- David García Castillo
- Agresta-ko berrikuntza eta garapeneko koordinatzailea
- Mendi ingeniaria. 8 urtez berrikuntza-aholkulari gisa Euskadin lan egin du (Manahmana kooperatiba, bazkide sortzailea). Agresta-ko basoa mobilizazio arloa koordinatu du (mendi pribatuen kudeaketa eta aprobetxamenduen komertzializazioa). Gaur egun, Agresta-n, inbentarioko irtenbide teknologikoak teledetekzio bidez planteatzearen eta sustatzearen arduraduna da, baita baso-aprobetxamenduak kudeatzearen arduraduna ere.
- Baso-aprobetxamenduen historia luzea duen mendi pribatu handi baten kudeaketari buruzko ikuspegia (Pinar de los Belgas, Madril), aurre egin beharreko erronkak eta jabetza horren kudeatzaile garen aldetik proposatzen ditugun irtenbideak..
- Kontaktua: dgarcia@agresta.org
Saiakuntza berriak
- Martí Rosell Ibarz
- Associació de Propietaris del Montnegre i el Correder-eko kudeatzailea.
- Kataluniako basogintzan, eremu publikoan zein pribatuan, 15 urtetik gorako esperientzia duen Mendietako ingeniaria. Antolaketan, baso kudeaketan eta oihangintzako produktuak merkaturatzen espezializatua.
- 2017an, Bartzelonako lurraldean dagoen Montnegre i el Corredor eskualdeko Jabeen Elkarteak, Montnegre i el Corredorreko baso ekoizleen elkartea sortzea sustatu zuen (Agrupació Forestal del Montnegre i el Corredor SL). Elkarte horrek basoaren kudeaketan euskarri-lanak egiten ditu eta sortzen diren produktuak merkaturatu (biomasa, bilgarrietarako zura, artelatzak).
- Kontaktua: mrosell@montnegrecorredor.org
- Jorge Manuel Bouzas Tomé
- Galiziako Baso Jabeen Elkarteko teknikaria (SOFOR koordinatzailea).
- Basoak Sustatzeko Elkarteen (SOFOR) esperientzia Galizian.
- Kontaktua: jbouzas@selga.es
- Patricia Gómez Agrela
- Confederación de Selvicultores de España (COSE)ko kudeatzailea.
- Baso-politikari buruzko gaietan Administrazio Publikoekin hitz egiten du, Espainiako baso-jabe pribatuak ordezkatzen ditu, eta haien eskubideak eta interesak defendatzen ditu foroetan, eztabaida-mahaietan eta nekazaritza- eta landa-eremuko batzordeetan. Bere elkartekideekin batera, mendiko baliabide guztiei balioa emateko proiektuak garatzen ditu, eta proposamen tekniko naiz lege eta zerga-ekimenak egiten ditu basoen kudeaketa iraunkorra sustatzeko. Baso-plan, estrategia eta araudiak egiteko eta haien segimendua egiteko prozesuetan parte hartu du. PASSFOR (Plan Activación Socioeconómica del Sector Forestal), PAF (Plan de Actuación Forestal), PAC (Política Agrícola Común), Biomasa (PANER, PER, CTN 164…), EUTR (ECko 995/2010 zbk) PEFC baso ziurtagiria (UNE 162.001 eta 162.002 arauak) 2000 Natura Sarea eta, bereziki, Baso Fiskalitatean. Gaur egun, Natur Ingurunearen Ingeniaritza eta Kudeaketako doktoretza egiten ari da UPMko Mendi, Baso eta Natur Inguruneko ETSIn.
- Minifundioaren ikuspegi orokorra, problematika, hari ekiteko moduak eta arrakasta-kasu batzuk eskainiko ditu.
- Kontaktua: patricia.gomez@selvicultor.net
Gertuko saiakuntza
- Kepa Pérez Urraza
- UPV/EHUko Didkatika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle 30 urtez.
- Pedagogian Doktorea. Ondare kulturalez hainbat libururen idazle. Egun jubilatua.
- Olabarrietako San Tomas Patronatua. Erdi Arotik baso eta kortabasoekin lotutako esperientzia.
- Kontaktua: kepa.perez@ehu.eus
- Juan Goti Elejalde
- Baso eta higiezinen jabetzak kudeatzeko enpresako gerentea
- Mendi ingeniaria. Patronos del Valle de Zeberio Sto. Tomas de Olabarrieta S.L. administrazio kontseiluko baso aholkularia. Baso jabea. Bizkaiko Baso Jabeen Elkarteko Gobernu Batzordeko kidea.
- Zeberioko (Bizkaia) Sto Tomas de Olabarrietako Patronatuaren historia, eraketa, bilakaera eta egungo kudeaketa berezia azalduko da.
- Kontaktua: juangoti@gotiforestal.com
- Mikel Mari Karrera Egialde
- UPV/EHUko Zuzenbide Zibil Saileko Unibertsitate irakasle titularra.
- Zuzenbideko doktorea. Euskal Zuzenbide Zibileko eta Nekazaritza Zuzenbideko ikertzaile espezialista.
- Elduaingo baso kudeaketa elkarteak Leitzaranen isla paradigmatiko gisa, mendien aprobetxamendu kolektibotik jabetza pribatuaren kontzepzio modernora pasatu eta berregokitzera
- Kontaktua: mikelmari.karrera@ehu.eus
- Juan Miguel Villarroel Garcia
- Foresna-Zurgaiaren gerentea
- Mendi ingeniaria. Foresna-Zurgaia Nafarroako Baso Jabeen Elkarteko gerentea, 50 udal, 250 jabe partikular, 3 ibar-batzar eta 4 baso-jabeen elkarte dituena.
- Jardunaldi honetan, Pirinioetan baso-elkarteak sortzeko ideia nola sortu zen eta hasierako arazoak azalduko dira.
- Kontaktua: jmvillarroel@foresna.org
- Eduardo Montero Eseverri
- Foresna-Zurgaian teknikari.
- Mendi ingeniaría. Baso taldekatzeetako arduraduna nafarroan. Eskarotzeko baso jabea.
- Arrakasta-kasuak Nafarroan. Nafarroako Pirinioetan lortu den baso elkarteen eredua eta kudeaketa azaltzea.
- Kontaktua: eduardomontero@foresna.org