Egitaraua
Aurrekariak
Basoa Fundazioa baso ekosistemen garrantzia zabaldu, berauen hedatze eta babesa hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio eta abarrekin parte hartu eta lursail kudeatzaileekin jarduten duen irabazi asmorik gabeko erakundea da.
Pasadan urtean, lurren kudeatzailearen ikuspegitik begiratuta, naturaren kudeaketan garrantzitsu diren hainbat alorren erakusleku izan zen lehen jardunaldi bat antolatu genuen.
Aurten ikuspuntu honetara itzultzen gara, giza parte-hartze baten ikusmoldera, naturan gure kudeaketarako teoría eta praktikan fokuratuz. Natura kudeatzaileen parte-hartzea, kultura eta sozietate zehatz batean kokatzen dugu horrela: landatarra, bere berezitasun eta beharrekin.
Helburua
Naturaren kudeaketa eta kudeatzaile horien inplikazio kultural eta sozialei lotutako alor garrantzitsuak erakutsiko diren jardunaldi bat antolatu.
Jardunaldia
Batez ere, honei zuzendua dago:
- Ingurumenaren arautze eta antolaketan eskumenak dituzten administrazioak.
- Natur gunean lursail-jabe eta kudeatzaile direnak.
- Natur guneetan ikerketa eta sustapena dagozkien erakundeak (unibertsitateak, ikerketa eta garapen zentroak, landa garapen elkarteak, natura babesteko talde eta elkarteak, erabiltzaileen taldeak...)
Egun trinko eta bakarreko formatua izango du. Horrela, bertaratze eta parte-hartze aukerak hobetu nahi dira. Oso-osorik toki berean egingo da, goizean goiz hasi eta arratzalde erdirako buaktu nahian. Tokian bertan jateko eskaintza luzatuko da, denbora galtzeak murriztu eta bertaratutakoen zakabanatzea ekiditzeko.
Jardunaldia bitan banatuko da, bata goizekoa, sarrera labur baten ondoren naturarekiko giza parte-hartzean garrantzitsu ikusten diren 3 alderdiren aurkezpena izango duena (sozial, ekologiko eta praktikoa) eta bestea arratzaldekoa, alor kulturalekoa, nun gai hauek jasotzen dituen film dokumental bat ikusiko den.
Hizlariek eta beraien gaiek aurkezpen labur bat izango dute. Atalen amaiera bakoitzean, bertaratutakoek parte har dezaketen mahai-inguru bana egongo da.
Hizlariak
Álvaro Aunós Gómez (alor praktikoa (basogintza))
- Basogintzako Unibertsitate Eskokako katedraduna - Lleidako Unibertsitatea
- Mendi ingeniari doktorea. 1980tik 1992ra Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionaria. Ikerketa ildo nagusiak: izei basoen kudeaketa eta basogintza tratamenduen finantziazio errentagarritasuna.
- Basogintza kudeaketaren oinarri basikoak.
- Kontaktua: aaunos@pvcf.udl.es
Angry Inuk (Inuit haserretuta) (Alor kurlturala)
- Alethea Arnaquq-Baril zuzendari Inuitaren filma dokumentala. Kanadako "Hot Docs" (2016) Publikoaren sariarekin; Kanadako(2016) "Toronto International Film Festival'ko "Canada`s Top Ten People`s Choice Award - TIFF" sariarekin; Alemaniako "Berlinale, Berlin International Film Festival"n (2017) eta Kataluniako DocsBarcelona jaialdian (2017)Panorama Sekzio Ofizialeko sariarekin saritua.
- Alethea Arnaquq-Baril kanadiar Artikoko zuzendari inuit bat da, nun bere "Unikkaat Studios" produkzio konpainia bait dagoen. Bere lana inuit kulturaren biatan diardu eta kultura hori aldarrikatu eta gordetzean datza.
- Dokumental honekin, Alethea Arnaquq-Baril zuzendariak bizimoldea aurreritsi kulturalekaz inguratzen dioten bere herriari, defendatzeko eta aurrez-aurre inoiz entzun nahi izan ez dituzten ekologista talde haundi internazionalei aurre egitko aukera luzatzen dio azkenean.
Froilán Sevilla Martinez (alor ekologikoa)
- Merindadeetako Lurralde Ataleko Burua. Gaztela eta Leongo Batzordea.
- Mendi ingeniari doktorea. "Una teoría ecológica para los montes ibéricos" liburuaren idazle eta beste artikulu eta liburu batzuetan laguntzailea. Mendi publikoen kudeatzaile bi hamarkadetan.
- Mendiak interpretatu eta kudeatzeko base ekologiko bat azalduko du labur-labur.
- Kontaktua: sevmarfr@jcyl.es
Jaime Izquierdo Vallina (giza alorra)
- Mendiko Herrien Espainiar Elkarteko kontseilu aholkulariko koordinatzailea.
- Geologi Zientzietan lizentziatua. Oviedoko Unibertsitatea 1981ean. 1983tik ingurugiro, ekologia aplikatu eta landa garapenean diardu lanean udaletxe asturiar eta Asturiasko Gobernuri lotuta. Gainera, idazle, saiakera-idazle eta artikulugile ere bada. Bere liburuen artean nabarmentzen dutenak: "Manual para agentes de desarrollo rural" (2001); "Marqueses, funcionarios políticos y pastores: crócnica de un siglo de desencuentros entre naturaleza y cultura en los Picos de Europa" (2006); "Asturias, región agropolitana" (2008); "La casa de mi padre" (2012); "La conservación cutural de la naturaleza" (2013) eta "La gestión creativa del cabreo" (2017).
- Kriptosistema (ekintza eta lanen multzoa eta berauen joera) eta fenosistemaren (kanpo itxura eta ekosistemaren osasuna) arteko loturaren araberakoa den mendiearen kudeaketa optimoa aztertuko du. Mendiaren ekologia eta ekonomia bateratzeko modu orekatu batean barneratuko gaitu, bata eta bestea lehenetsiz emndi modeloaren, eta edozein kasutan ere, bi zientsia horien ezartzean oinarri eta mugen kontzeptuak ikusiaz.
- Kontaktua: agropolitano@gmail.com
Josu Azpitarte Andrinua (alor praktikoa (osasuna))
- Baskegur (Euskadiko Egurraren Elkartea)
- Mendi ingeniaria. Baskegurreko Osasun Talde Teknikoko partaidea.
- Euskadiko baso-masen osasun erronka nagusienei aurre egiteko Baskegurreko Aholku Taldean hasitako ekintza nagusienak azalduko ditu.
- Kontaktua: jazpitarte@baskegur.org