Proiektuak
Innobandak

Innobandas, baso osasunerako proiektu berritzailea
Innobandas Baso Osasun proiektuak bere helburuak beteta amaitu du bere ibilbidea, produktu ezberdinen eraginkortasuna probatu ahal izan baitu pinuen orratzetan eragiten duten gaixotasunen aurrerapena geldiarazteko, banda gorria eta marroia bezala ezagutzen direnak. Egindako tratamenduek ingurumen-inpaktu txikia edo bat ere izan dutela baieztatu dute neurketek.
Uztailaren 23an, ondorioak aurkezteko eguna izan zen Bizkaiko Teknologia Parkeko Auditorioan, proiektuan parte hartu duten bazkideen partaidetzarekin. Baskegurrek Foresna, Acemm, Galca eta Hazirekin batera eta Basoekin eta Neikerren laguntza teknikoarekin gidatu du ekimena.
Zergatik da beharrezkoa INNOBANDAS Proiektua?
Ondoko bideoan Innobandas proiektuaren helburuak azaltzen ditugu, gure zuhaitz-espezieei eragiten dieten gaixotasunei aurre egiteko modurik onenak lortu nahi dituena eta horretarako ingurumena eta gure ekosistemak errespetatzen dituzten produktu eta metodologiak erabiliz.
MULTIMEDIA GALERIA
INTERESEKO LOTURAK
Kolaboratzaileak
Ore, Paper eta Kartoi Fabrikatzaileen Espainiako Elkartearekin (ASPAPEL) elkarlanean aritzen dira; Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentua; Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Natura Ingurune Saila; Arabako Foru Aldundia; Gipuzkoako Foru Aldundia; Kantabriako Gobernuko Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia.







FINANTZAKETA

