Proiektuak
PLANFORLAB
KONIFERO BASOEN ERRESILIENTZIA ETA EKOIZPENA HOBETZEKO, LANDARE HOBETUA DUEN BASO LABORATEGI SAREA

Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundetik “PLANFORLAB” proiektua aurkeztu dugu.
Proiektua baso laborategi sare bat sortzea helburu duen ekimen berritzailea da ,non genetikoki hobetutako landareak erabiliz, Espainiako konifera komertzialen mendien erresilientzia eta produktibitatea areagotzea bilatzen den. NPBren 2023-2027 Plan Estrategikoaren barruan dago, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren (MAPA) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantzaketarekin. Proiektuak hobekuntza genetiko eta basogintza moldagarrian azken aurrerapenak aplikatu nahi ditu, klima-aldaketak eta izurriteek, konifera daukaten mendiei eragiten dieten baso-gaixotasunek eragindako erronkei aurre egiteko, bereziki Pinus pinaster, Pinus radiata eta Pinus sylvestris espezieei.
PROIEKTUAREN HELBURU ESPEZIFIKOAK
PLANFORLAB proiektuak konifero basoen erresilientzia eta aprobetxamendua hobetuko ditu
- Laborategiko baso-sare bat sortuko da, genetikoki hobetutako landareak eta basogintza moldagarriko teknikak erabiliz
- Baso horien kudeatzaileen iraunkortasun ekonomikoa sustatu nahi da, zuraren kalitatea hobetuz
- Plataforma digital bat ezartzea aurreikusi da, publiko objektiboaren artean datuak eta esperientziak trukatzeko
- PLANFORLAB autonomiaz gaindiko talde operatiboaren dibulgazio-bideoa
ALBISTE INTERESGARRIAK
Kolaboratzaileak
Honako bazkide eta laguntzaile hauek osatzen dute proiektua:










FINANTZAKETA
PLANFORLAB proiektua Nekazaritza Politika Bateratuaren 2023-2027 Plan Estrategikoaren (PEPAC) esparruan kokatzen da. Plan horren % 80 Europar Batasuneko Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (FEADER) finantzatzen du, eta % 20 Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA). Landa Garapeneko, Berrikuntzako eta Nekazaritzako Elikagaien Prestakuntzako Zuzendaritza Nagusia (DGDRIFA) da laguntza horiek aplikatzeaz arduratzen den agintaritza.
Proiektuaren aurrekontua, guztira: 599.134,22 €
Dirulaguntza, guztira: 599.134,22 €


