Joan den azaroaren 29an, PEFC Españaren 25. urteurrena dela eta Madrilen egindako ekitaldien barruan, euskal basogintzazaleek aitortza bat jaso genuen “Somos Bosque Sarien” 1. edizioan. Sari horrek fundatzaileen eta enbaxadoreen lana eta dedikazioa aitortu ditu, bai eta PEFC garatzen lagundu duten pertsona eta erakundeena ere. Zehazki, basogintza aktiboaren kategorian, baso-kudeaketa iraunkorra sustatu duten erakunde eta administrazio publikoak aitortu ziren, besteak beste, BASALDE (Euskadiko Baso Ziurtapenerako Elkartea).
Aipamen hori Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioko koordinatzaile Amelia Uria Peñak jaso zuen, eta Euskadin PEFCren sorreran eta inplementazioan aktiboki parte hartu zuten guztiei egiten zaie aitortza.
Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiogu PEFC Españari saritutako gainerako erakundeekin (basozainak, kudeatzaileak eta basogintza-sektoreko enpresak) partekatzen dugun aintzatespen horrengatik, eta beste behin ere adierazi nahi dugu euskal baso-jabeek eta haien erakundeek konpromiso sendoa dutela baso-kudeaketa jasangarriarekin eta gure basoak klima-aldaketara egokitzearekin.
Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioa, Bilbo, 2024ko abenduaren 11
