
Atzo arratsaldean UPV/EHUko (UIK) Udako Ikastaroen 42. edizioaren hasiera ekitaldia egin zen Donostiako Miramar Jauregian. Iñigo Urkullu lehendakariak esku hartu du; Eva Ferreira, UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioko presidentea eta UPV/EHUko errektorea; Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia; Eneko Goia, Donostiako alkatea; Rafael Pardo, BBVA Fundazioko zuzendaria eta Itziar Alcorta, UPV/EHUko Udako Ikastaroetako zuzendari akademikoa.
Beste behin, Basoa Fundazioak, USSErekin elkarlanean, udako ikastaroa antolatu du. Gero eta maizago eta bortitzen diren baso-suteei buruz arituko den ikastaro hau uztailaren 10etik 11ra bitartean egingo da Donostiako Miramar jauregian (online jarraitzeko aukerarekin). Nazioarteko adituak bertaratu eta suaren eta suteen inguruko hainbat atal aurkeztuko dituzte.
Informazio guztia UIK atarian dago eskuragarri: https://www.uik.eus/es/curso/incendios-forestales-como-afrontarlos
