Dagoeneko eskuragarri duzue Baso Misto Atlantiarra aztertu eta bere kudeaketa bultzatzeko abian jarritako proiektua azaltzen duen eskuorria.
Euskaraz naiz gazteleraz argitaratua, pdf formatu digitala gure web orriko proiektuaren atalean eskura desakezue:
Aldiz, inprimatutako bertsioak, Baso Jabe Elkarteetako bulegoetan edota lan taldeko edozein partaidek antolatutako jardunaldi eta agerraldietan eskura ditzazkezue.
Eskuorri honi esker BMA proiektuaren berri jasotzen duzuelarik, jakin dezazuela bere baitan, gizarteak baso mota hauei buruz eta berauen inguruan dituen uste eta eritsiak jasotzeko inkesta burutzen gabiltzala. Konkretuki, badaukagu orotariko jendeari zuzendutako inkesta bat. Oso ondo etorriko litzaiguke berau bete eta zure eritsia luzatuko bazenigu. Mesedez, sar zaitez honako esteka honetan eta bete ezazu inkesta zure uste eta eritsiekin, bizkor batean burutuko duzu eta asko eskertuko dizugu: https://forms.gle/MTnBQsqqqsfobBWT8
