Aramaio eta Legutioko baso–jabeak Arabako Basogintza Elkarteak eskeintzen dituen baso zerbitzuetara hurreratzearren, urte guztian Aramaioko Udaletxean, jendearenganako laguntza eskeiniko da egun zehatz batzuetan.
Egun horiek egutegian seinalatutako ostegunak izango dira. Edozein argibidetarako, deitu honako telefonora: 686 13 18 00.
Egutegi asistentzia Aramaio 2023
Oharra: Dirulaguntzak tramitazeko epea irekitzen denean, hauetaz aparte, beste egun batzuk jarriko dira, eskeintzen arabera.
- BAZKIDEENTZAKO DOAKO ZERBITZUAK
- EUSKADI BASOGINTZA aldizkari lau hilabetekaria
Euskadiko basogintza sektorearen berri ematen du, basoen kudeaketa hobetzeko teknikak eta bitartekoak azaltzen ditu eta Euskadin zura unean-unean saltzen den prezioak adierazten ditu.
- Informazioa eta zabalkundea
Basoarekin erlazionatuta dauden gaiei buruzko kurtxoak eta hitzaldiak ematen dira. Baso ustiapena eta beste espezie batzuk ezagutzeko irteerak egiten ditugu. Bazkideentzat gai edo jakinarazpen interesgarriak daudenean zirkular baten bitartez jakinarazten zaie.
- Erantzukizun zileko asegurua
Bazkide guztiek aseguru hau edukiko dute beraien basoek hirugarren bati egin diezaioken kalte-galereei aurre egiteko.
- Aholkularitza teknikoa
Aholkularitza juridikoko zerbitzua dago bazkideen esku, basogintza arloko arazoetan espezializatuta dagoena. Lehenengo kontsulta eta lehenengo eskaria egitea doakoak dira.
- Beherapenak gasoliotan, lur orotako ibilgailuetan eta itxituretan
Bazkideek beherapenak dituzte etxez etxeko gasolio hornikuntzan eta hainbat markatako lur orotako ibilgailuak eta itxiturak egiteko materiala erosteko.
- BAZKIDEENTZAKO BESTE ZERBITZU BATZUK (ORDAINPEKOAK)
- Basogintza landarez hornitzea
Elkarteak landareak banatzen ditu, hainbat basogintza espezie berritze aldera: intsinis pinua, itsas pinua, eukaliptoa, hostozabalak, etab.
- Diru laguntzak izapidetzea
Foru Aldundiari basogintzarako diru laguntzak eskatzeko txosten teknikoa eta izapideak egin eta eskariak aurkezten ditu.
- Zuhaiztiak kubikatzea
Zuhaitzak oinez oin neurtzen ditu, zuraren bolumena kalkulatzen du eta balioztatze orria betetzen du.
- Bulego teknikoa
Kudeaketa planak egiten ditu, zorua eta hegalak balioztatzen ditu, basogintza pistak egiten ditu, etab.
- BASOEKINen zerbitzuak
Basoekin-ek ematen dituen zerbitzuak eskuratzeko aukera ematen du: mendian egin beharreko lanak pentsatu eta zuzentzea.